Vizcayko autovusak


Ezin ukatu Bizkaibus Bizkaiko autobus publikoen sareak dezente hobetu duela bere zerbitzua azken urteotan.

Bilboko jaietan ere zerbitzu bereziak jartzen dituzte gaueko ordu txikietan etxeratu nahi duen jendearentzat. Ondoko kartel honetan zerbitzu horien ezaugarrietako batzuk azaltzen dira... nola edo hala, behintzat. ;-)

Badirudi kontua, gainera, ez dela jaietako ajearen eragina, ez antzeko beste ezer... hara zer aurkitu dugun Bizkaibusen ordutegi taula batean... Bezeroentzako arreta zerbitzuaren ordutegia honako hau da:

Gazteleraz "Alto Nervión" deritzon eskualdeak, gainera, izen arraro samarra du euskaraz... Ezagutzen al duzue "Nerbioisi" ibaia?. Hauek behin eta berriro erabiltzen dute ordutegi liburuxkan, bai azalean, bai barruko orrialdeetan. Geografia ikasi beharko!!!



osteguna - 2002(e)ko irailak 12 · 21:42
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us