Aldaketa



aldaketa
Ezkerreko kartel hori ikusi nuen aurrekoan herrian sortzen ari diren auzo berrietako batean, eta, gehiegi pentsatu gabe, hauteskundeetako iragarkiren bat izango zela pentsatu nuen. Horrelakoetan erabiltzen den lelo zentzugabe eta huts horietko bat ematen du ezta? Ba ez, albiste hobeak zekartzan kartelak. Herrian komertxio berri bat dago eta jabeak, nonbait, errotulazioan euskara (ere) erabiltzea erabaki du.

22:56   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Asko naturaren desberdinaren jokaeren sinfín baten gidari hasiera


Zer gertatzen da Alderdi Popularraren euskararen ezagutza, begirunea eta miresmena OpenTrad itzultzaile automatikoarekin elkartzen direnean?

23:25   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

24 zerbitzu doan



Publizitatea euskaraz... edo!
Horixe iragartzen du, hitzez hitz, gaur postontzian agertu den iragarki horietako batek. Hortzetako klinika baten iragarkia da eta egia esan, Espainia osoan diharduen frankizia kate baten publizitatea izanda, harritu egin nau euskara ere agertzea, eta nahiko txukun agertu, gainera...

20:55   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Elika Gaines


Duela aste gutxi izan nuen Elika Gaines izar mediatikoaren berri. Furgoneta handi-handi baten alboan ikusi nuen haren irudia, baina, argazki kamararik gabe nenbilenez, ezin irudirik lortu. Duela egun batzu, hala ere, haren argazkia egin ahal izan zuen bontxik , bai eta flickrren dugun taldera igo ere. Ezagutu nahi al duzue?

22:10   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Tranbia eta Metro Bilboako


Lanetik etxera iristean Telefonicaren telefono aurkitegia eta OrrialdeHoriak aurkitu ditut atean. Ikusi bezain pronto, atal honetarako material piloa aurkituko nuela pentsatu dut...

01:29   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Likidapena itxitagatik


Ni bezalako geek batek nekez eutsiko dio elektronika denda handi baten likidazio eskaintza bisitatzeko aukerari... (aizue, beste batzuek tabakoan gastatzen dute dirua, hori baino gastu tontoagorik!)

12:13   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Lanik egin nahi?


Ez galdu, bada, iragarki honetan eskaintzen duten aukera... besteak beste suzentzaileak behar dituzte. Baina hori bai: aurrehaustetsitako esaeragileei bakarrik erantzungo zaie.

21:05   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Jaurdunaldiak Gasteizen


Gasteizko Benetton dendan kartel elebidunak jarri dituzte arropa mota bakoitza non dagoen azaltzeko. Orain gazteleraz gain erabili duten beste hizkuntza zein ote den baino ez dugu jakin behar.

19:50   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Eragintza haundi


Horixe egin dute Deustuko Bidarte Merkataritza Zentruan egunotan...

19:07   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Lotsa gutxi, edo bat ere ez


"Autoikaskuntza" modan jarri da azken boladan eta, modari jarraituz, gero eta gehiago dira euskara interneten bidez irakasten hasi direnak. Ondo dago hori, zalantzarik gabe... baina batzuetan beldurra ematen du batzuek zer irakatsiko ote duten pentsatzeak.

16:38   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Tabakoa eta euskara


Espainiako gobernuak tabakorik gabeko guneetan jartzeko egin dituen euskarazko kartelen afera oso ezaguna da jadanik... baina ez pentsa "errespatzea" izan denik tabakoaren debekuak euskarari egin dion ekarpen bakarra, ez horixe...

21:26   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Intereneten Ikasketa Orokorra


...horrelako izenburua jarriko liokete Estudio general de Interneten arduradunek euren galdetegiaren euskarazko bertsioari, euskarazko bertsioak izen propiorik izango balu. Iaz ere parte hartu nuen inkesta horretan, eta, euskaratze penagarria eta iraingarria ere bazela jakinarazi nien arren, bistan da kasurik ere ez dutela egin. Hona ekarri dizkizuet euskarazko galdetegian bildutako perletako batzuk, zuon guztion gozamenerako. Berriro ere idatzi diet aurtengoan, baina ez dakit kasurik egingo didaten. Hemendik eskatuko nizueke inkestan parte hartzeko (6.000 euroko saria omen dago) eta, bide batez, arduradunari mezutxo bana bidaltzeko, euskaratze penoso hori behingoagatik ken dezaten. Horrela egoteko, nik neuk gaztelera hutsean egotea nahiago!

21:24   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Turistikoak ibilbide Santurtziaren zehar


Santurtziko udalaren web orriaren euskarazko atalari begiratu arin bat ematea nahikoa da konturatzeko udal agintariak noraino arduratzen diren euskararekin eta euskaldunekin...

20:27   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Euskararen telefonoaren webgunea


Albiste onak, behingoagatik!

13:37   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Bilboko hiri zirkuitoa


Bilbon izandako "Urban Circuit" auto lasterketak era guztietako iritziak eragin ditu, batez ere hirigintzan eta ingurumenean izan duen eragina dela eta. Euskarararen ikuspuntutik ere badago zer komentatu.

20:57   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

KZGunearen erkidegoak


Espainiako Administrazio Publikoen Ministerioan honen berri izaten dutenean, armadak tankeak bidaliko ditu KZGuneak ixtera...

13:49   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Bilbao La Nuit


Hara zer aurkitu duen Txabik Bilbao.Gaua web orriaren euskarazko atalean. Komentariorik gabe!

12:40   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Bilbao La Nuit


Hara zer nolako perla aurkitu duen Txabik Bilbo.Gaua webgunean. Komentariorik gabe :P

12:13   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

2005 hiritarrok.net


Hauteskundeekin lotura susmagarri samarra duen ekimena jarri du martxan Basauiriko Udalak Europa Press albiste agentziarekin batera... ala, batzuen susmoen arabera, Europa Pressek jarri du martxan Basauriko Udalaren diruaz. Tira, edukia baloratzera ez gara sartuko, oraingoan behintzat. Jaun.andreok, zuekin guztiokin, Basauriko udaletik zuzenean...
Basaurin interesatutak daudenen ataria (sic).


22:34   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Automatika Ate


Lehengoan Barakaldo ondoan jarri duten merkatariza megaparke horretara joan, bertoko PC Cityra hurbildu zer daukaten ikustera (teknofiliak horrelako ondorio latzak ditu osasunean), eta ezusteko atsegina izan genuen. Dendako errotulazioa euskaraz ere badago!

01:03   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us