Tabakoa eta euskara


Espainiako gobernuak tabakorik gabeko guneetan jartzeko egin dituen euskarazko kartelen afera oso ezaguna da jadanik... baina ez pentsa "errespatzea" izan denik tabakoaren debekuak euskarari egin dion ekarpen bakarra, ez horixe...

Begira bestela zer aurkitu dudan gaur bertan Deustuko tabernazulo baten atean:

ERRE HAUZI DA


Erre hauzi da? Zer ote esan nahi du horrek baina? Filologorik bai inguruan? Aditz arkaikoren bat? Interlingua Romanica? Azalpenak eskertuko genituzke!

osteguna - 2006(e)ko urtarrilak 12 ยท 21:26
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us