Intereneten Ikasketa Orokorra


...horrelako izenburua jarriko liokete Estudio general de Interneten arduradunek euren galdetegiaren euskarazko bertsioari, euskarazko bertsioak izen propiorik izango balu. Iaz ere parte hartu nuen inkesta horretan, eta, euskaratze penagarria eta iraingarria ere bazela jakinarazi nien arren, bistan da kasurik ere ez dutela egin. Hona ekarri dizkizuet euskarazko galdetegian bildutako perletako batzuk, zuon guztion gozamenerako. Berriro ere idatzi diet aurtengoan, baina ez dakit kasurik egingo didaten. Hemendik eskatuko nizueke inkestan parte hartzeko (6.000 euroko saria omen dago) eta, bide batez, arduradunari mezutxo bana bidaltzeko, euskaratze penoso hori behingoagatik ken dezaten. Horrela egoteko, nik neuk gaztelera hutsean egotea nahiago!

Hona hemen lehenengo galderetako bat: Interneten konektatzeko ze bide eralbitzen duzu? Adi lehenengo aukerari.


Ados, akats tipografikoa edozeinek izan dezake (webgune hau bera ere akats tipografikoz josita dago, badakit! Baina tira, beste datutxo bat jakin nahi dute: nondik sartzen garen Internetera. Ea zinek asmatzen duen azken aukerak zer esan nahi duen:



Nolako maiztasunez erosten dugun ere jakin nahi dute (uste dut hori esan nahi dutela)



Nik behintzat Gutxiago maizenik erantzun dut. Ez dakit, erantzunik politena iruditu zait. Baina besteak ere ez dira itsusiak, e?

Dena den, aurreko galderetan zer jakin nahi duten behintzat ikusten da. Baina ea nork erantzuten dion hurrengo galdera honi:



Gure irakurketa ohiturei buruz ere galdetzen dute. Egunkarien artean Berria ez da agertzen, baina lasai, Euskaldunon Egunkaria behintzat badago. Hemerotekan sartuta eman beharko dugu bizitza!

Egunkariak ez ezik, aldizkariak ere interesatzen zaizkie, mota eta gai guztietakoak: Etzeki animaliak, Zenitartekoak, Gastronimia,Biadaiak, Ekonimia eta empresa. Motrezkoak, Bodeojokuak... Baina, guztietan politena, zalantzarik gabe: BICI MODUA! Txirrindularitza? Txirrindula motak? Auskalo!



En fin, toketxo bat bai merezi dute, ezta? Nik neurea behintzat eman diet jadanik.

astelehena - 2005(e)ko abenduak 12 ยท 21:24
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us