Euskararen telefonoaren webgunea


Albiste onak, behingoagatik!

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskararen Telefonoa webgune berria aurkeztu du. "Herritarrari modu errazagoan bizipenak helarazteko modua abian jarri dugu", azaldu du Behatokiko Zuzendariak, Paul Bilbaok.

Web gune berria hizkuntza-eskubideen urraketak salatzeko eta, zergatik ez, eskubideok bermatzen dituztenei zorionak ere emateko bitartekoa da. "Administrazioen, erakundeen, enpresen eta bestelakoen urraketen eta txalotzeen berri emateak hizkuntza-eskubideen egoera irudikatzen laguntzen digu", adierazi du Bilbaok.

Euskararen telefonoa Behatokiak urtero argitaratzen duen txostenerako informazio-iturri garrantzitsua da. "Horren adibide argia Europako Adituen txostena dugu, bertan urraketa zehatzak erabili ahal izan genituen egoeraren berri emateko", gaineratu du.

Euskararen telefonoaren proiektuak 4 urte beteko ditu urte bukaeran. "Informazio-iturri zuzenena dugu, herritarrak", aitortu du Behatokiko Zuzendariak. 2001etik hona Behatokiak 3.000 espedientetik gora bideratu ditu. "Herritarren erantzuna oso ona da", bukatu du Paul Bilbaok.

ostirala - 2005(e)ko irailak 30 ยท 13:37
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us