2005 hiritarrok.net


Hauteskundeekin lotura susmagarri samarra duen ekimena jarri du martxan Basauiriko Udalak Europa Press albiste agentziarekin batera... ala, batzuen susmoen arabera, Europa Pressek jarri du martxan Basauriko Udalaren diruaz. Tira, edukia baloratzera ez gara sartuko, oraingoan behintzat. Jaun.andreok, zuekin guztiokin, Basauriko udaletik zuzenean...
Basaurin interesatutak daudenen ataria (sic).



Orrian sartu eta berehala nabaritzen da egileek euskarari dioten begirunea eta ematen dioten garrantzia. Basauriko atalean sartu eta goiburuan bertan irakurri ahal dugu webgune osoa oso ondo definitzen duen esaldia: "Basaurin interesatutak daudenen ataria".

Zer da 2005hiritarrak.net atalean, berriz, proiektu osoaren azalpena aurkituko dugu... gaztelera hutsean, nahiz eta, teorian behintzat, euskarazko orrian egon. Funtsean, hiritarrek udal agintariei proposamenak egiteko foroa da webgunea. Gainera, Agintariek beraiek ere proposamenak egiten dituzte bertan (hauek ere gaztelera hutsean, jakina), herritarrek haien inguruko iritzia emateko. Hala, hiritarrek gehien babestutako proposamenei eskainitako atal bat aurki dezakegu. Atalaren izena ere oso argigarria da, inondik inora:


Baina tira, badakigu denok zelako hizkera aldrebesa erabiltzen duten batzuetan politikariek, eta, proposamenen inguruan zalantzarik egonez gero, haiei buruzko galderak ere egiteko aukera badago. Horretarako zein botoi erabili behar den argi dago:

Esan bezala, behin porposamena ondo ulertuz gero, berari buruzko iritzia emateko aukera ere eskaintzen du orriak. Hona hemen proposamenen inguruko iritziak biltzen dituen atalaren irudi bat:

Gauden garaian egonda, merkatuan dauden itzulpen enpresa guztiekin, oraindik ere horrelakoak ikusi behar izatea erabat iraingarria da. Akats hauek, eta orri osoan ikusten diren beste askok, argi uzten dute egilearen euskararekiko interesa hutsaren hurrengoa dela, eta euskarazko atala era testimonial hutsean jarrita dagoela. Horretarako, hobe gaztelera hutsez uztea, ezta?

igandea - 2005(e)ko otsailak 13 ยท 22:34
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us