Jolasten eta enredando


2003ko azaroaren 20an ika-mika handia hedatu zen Gasteizko Legebiltzarrean: Legebiltzarreko sekuritate kamerek PPko Carlos Iturgaitz bete-betean harrapatu zuten aretoan ez zegoen Jaime Mayor Orejaren eserlekuko botoiei eragiten. Botoi horiek Legebiltzarreko bozketetan parte hartzeko erabiltzen dira eta, jakina, 'jabeak' soilik erabil ditzake. Hala ere, Iturgaitzek tranpa egin zuen, bere botoaz gain Legebiltzarrean ez zegoen beste diputatu batena emanez.

Asteburu osoan tutik ere esan gabe egon ondoren, asteartean, azaroak 25, Iturgaitz jendaurrera agertu zen barkamena eskatzeko. Euskaraz ere egin zuen (beno, uste dugu erabili zuen hizkuntza euskara zela). Itxaron unetxo baten eta adierazpena biltzen duen bideoa ikusi ahal izango duzu. (QuickTime -mov- formatuan dago, 500 bat Kb).
Kamarako orri horietan argi eta garbi geratzen da nola izan zen inconsciente nik ...e... sakatu nuen botoia ...e... nahi gabe, jolasten eta... jolasten eta enredando (nik ez dakit nola esaten den euskaraz) ee... baa... botoiarekin eta cascosekin baina ee... inconscienteki izan zen, eta horresegati ni parkatu escachen dot [...]

asteazkena - 2003(e)ko azaroak 26 ยท 23:50
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us