Bestelako izaera


Esperientzia argigarria izan nuen aurrekoan. Aurreko batean lagun batekin geratu kafetxo bat hartzeko eta, haren zai nengoela, herriko hautagai socializtak agertu ziren larrosak banatzen, megafonia ezin ozenago. Laguna nahiko inpuntuala denez, memoriaz ikasi nuen azkenean euren leloa. Eta ezetz jakin? Ez dute gobernatu nahi! Ez hemen behintzat! Edo ez hemengo guztiak behintzat. Leloan bertan esaten dutenez, beste gobernatu nahi dute.


Hementxe ikus daitekeenez, Bestelako izaera dutela aldarrikatu dute sozialistek kanpaina honetan. Eta, jarraian euren helburua beste gobernatzeko era diote harro asko. Zinez bestelakoak dira hauek, gero! Izan ere, ez dute gobernatzeko bestelako era bat proposatzen, ez, baizik eta beste (eta ez gu, ulertu beharko dugu, ezta) gobernatzeko era... nora joan nahi dute hauek, bada, gobernatzera?

osteguna - 2003(e)ko maiatzak 22 ยท 00:01
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us