LeoparDock
Leoparden 3D dock-a gaitu eta desgaitzeko utilitatea
OHARRA: Mac OS X 10.7 Lion bertsiotik aurrera, sistemak ez du onartzen PowerPC prozesadoreetarako idatzitako aplikaziorik. LeoparDock hala idatzi nuen bere garaian eta, eguneratu nahi badut ere, haren irutti kodea galdu egin dut
. Alternatiba bat behar baduzu, TinkerTool probatzeko gomendatzen dizut. Horrek asko errazten du hala Dock-a nola sistemako beste hainbat atal ere nahi erara doitzea. Barkatu eragozpenak!
Mac OS X 10.5 Leopardek dituen berrikuntzetako bat hiru dimentsioko grafikoak eta isipilu-efektua erabiltzen dituen Dock berria da. Polita da, bai, baina zure makina (nirea bezala) oso-oso-oso berria, ez bada, sistemak beste ataza garrantzitsuago batzuk beharrezkoagoak izan ditzakeen baliabideak kontsumitzen dituzte efektu horiek.
LeoparDockek aukera ematen dizu, klik bakar bat eginda, Dockaren efektu berri horiek itzali eta sinppleagoa, baina erabat funtzionala den itxura sinpleagoa emateko Dock-ari. Sinpletasunarekin nekatzen bazara, 3D grafikoetara bueltatzeko aukera ere ematen dizu LeoparDockek.
![]() |
![]() |
| LeoparDock gabe, 3Dko ikurrak eta ispilu efektua: baliabide piloa alferrik galduta (egin klik handiago ikusteko) | LeoparDockekin, Dock sinpleagoa baina erabat funtzionala (egin klik handiago ikusteko |
LeoparDock deskargatzeko, egin klik hemen. Ez horregatik!




