Hamaika Ikusteko
Aio Hamaika, kaixo teknopata! 
      <description>Ikasturtea amaierarekin batera, 1999az geroztik martxan dagoen blog honi ere amaiera emateko garaia iritsi da. Baina ez pentsa hain erraz desagertuko naizenik: dagoeneko martxan dago honen oinordekoa izango dena. Denbora batetik hona, blog hau eraberritzeko behar gero eta larriagoa zegoela ikusi dut, hainbat arrazoi tarteko:Puntu tk domeinuen plubizitate gero eta intrusiboagoa: hasieran nahi izanez gero ezaba zitekeen bannerra zena, publizitate mordo intrusibo samarra bihurtu da denborarekin, eta ez zait batere gustatzen hori kontrolatu ezinik ibiltzea.iBlog bera, hau idazteko erabiltzen dudan tresna. Aspaldi dabil ez atera, ez aurrera: azkenengo hileotan badirudi askoz ere 'bipuntuzeroagoa' den bertsio bat ateratzeko lanean dihardutela egileek (horren beta batekin egin ditut azken asteotako aldaketak), baina emaitza ez da oso ona. Gainera, hasierako arazoak mantentzen ditu (programa instalatuta dagoen ordengailutik baino ezin da idatzi, adibidez)..Mac: Appleren ostatatze zerbitzu *garestiak* ere jarraitzen du ez aurrera eta ez atzera, eta honezkero nazkatuta nago Appleren beraren edo berak onartutako produktuekin baino ezin erabil daitekeen zerbitzuarekin. Urtean kostatzen denarekin bete hamaika leku daude zerbitzu askoz zabal eta malguagoa hartzeko. Aspaldi kendu zitzaizkidan gogoak Jobsen multinazionalari inolako mesederik egiteko.Izena: hamaika.com edo hamaika.net hartzea pentsatu nuen hasieran, baina biak ere hartuta daude jadanik... eta uste dut aurrera begira hobe dela nahasketarik sortzen ez duen beste izenen bat hartzea.Sarean.com: Jabi Zabalaren blogean irakurri nuen aspaldi DreamHost zerbitzu emaileari buruzko testutxo bat. Oso pozik omen dao bera zerbitzuarekin, eta gainera merke eta eraginkorra da. Deskontutxo bat ere lor zitekeen bere partez erregistratuz gero... eta tira, halaxe egin dut! (Neuk ere publizitate apur bat egin beharko diet, ea deskonturik lortzen dudan hurrengo ordainketa tokatzen denean!)</description>
Txikitan bezala 
      <description>Denbora batetik hona ezin ikusia hartu diet auzoko katuei. Inguruetako obrak hasi zirenean etxe gabe utzi zituzten sagu eta arratoi guztiak jan zitzaten ekarri omen zituzten... baina gaua iristen denean, isilka eta inork ez ikusteko bereak eta bi egiten, auzoko atso guzti-guztiak jaisten dira kalera, eguneko sobrak plastikozko erretilu batean, eta izkina guztietan uzten diete jana. Total: katuak udal funtzionario bihurtu dira. Jakin badakite plaza jana bermatuta daukatela eta, ondorioz, —nik neuk berdin egingo nuke— ez dute batere lanik egiten ez sagurik, ez arratoirik ez beste ezer harrapatzen (arkakusoak eta horrelakoak ez badira behintzat). Eta atsoek erretiluetan uzten duten janari horretatik soberakin asko egoten direnez, katuek sabela bete eta alde egiten dutenean, arratoiak eta saguak etortzen dira geratu dena jatera... eta iritsi da puntu bat non, gaueko iluntasunean tamaina ertaineko itzal bat arineketan ikusiz gero, sekula ez duzu jakiterik arratoia edo sagua den. (Eta oraingo honetan ez nabil esajeraziotan).Enfin, auzoko katuak ez ditudala oso atsegin. Hala eta guzti ere, gaurkoan hubilu egin naiz lorategiaren bazterreko hilabete baino gutxiagoko katakume zuri-beltzarenera, pentsatuz ihes egingo zidala. Baina ez, etzanda jarraitu du, burua apur bat altxatuta, eta negar baten moduko garrasia bota du. Onarekin apur bat bultzatu, eta albo batera jauzi da ziplo, burua ere tente mantentzeko indarrik gabe.Eta ez dakit zergatik, lagundu behar niola sartu zait buruan: etxera igo, zapata kutxa bat bilatu eta egunkari-paperez bete, gomazko eskularruak hartu eta berriro jaitsi naiz katu gaixoaren bila. Kutxan sartzeko hartu dudanean konturatu naiz, batetik, azal eta hezur hutsa zela, eta bestetik, atzeko hankan eta isatsa blai-blai eginda zeuzkala.Etxera iristean (behe pisuan bizi naiz, minutu bat ere ez dut behar izan) konturatu naiz zergatik zeuka atzekalde osoa buztita. Egundoko beherakoa zuen gaixoak, etengabe ari zen husten —hori literalki ere uler dezakezue, une batzuetan pentsatu dut barren guztiak botatzen ari zela gixajoa—. Eta han hasi naiz ni, 7 urteko ume baten modura: esnea bilatu, xiringa batean sartu eta ahora eman, aspirina bat ere esnetan desegin, ze izen jarriko diodan pentsatzen hasi (erabaki ere erabaki dut: Dotakon). Hobera egitean, argazi batzuk egin eta hona igotzea ere pentsatu dutArmairu batean gabonetako opari tonto horietako bat izan zen oherako ur poltsa ere ur beroz bete eta azpian jarri diot katakume gixajoari... baina halako batean, isil-isilik geratu da, eta, marrazki bizidunetan bezala, mihiarekin keinu arraro bat egin eta ahotik kanpora utzi du osorik. Eta nire barruko 7 urteko umea begira-begira geratu da, erdi haserre eta erdi triste: "aizu, ezin duzu hori egin, zuretzako planak egin ditut!". Alferrik.Pareko auzokideak esan dit, katuen beheranzko esajeratu horiek gauza bakar batek sortzen dituela: pozoiak. Eta txikitan bezalako amorru itogarri hori ere sentitu dut. Gauza bat da auzoko katu saldoa gustuko ez izatea, eta beste bat katakume gaixoak pozoiz hiltzea...Enfin, gorputzaldi arraroa geratu zait, alabitaritza saio frustratuaren ondoren. uste dut aurrerantzean beste era batean ikusio ditudala nire auzokide felinoak...</description>
Obratan gaude! 
      <description>Nahiko agerikoa da, baina badaezpada ere, ohartarazi beharra dago: obratan gaude! Barkatu eragozpenak eta, batez ere, erabili kaskoa! Hau idatzeko erabiltzen dudan iBlog aplikazioaren bertsio berria ateratzekotan dabilela aprobetxatuz, blog osoari goitik beherako errepasoa ematea erabaki dut.Berez ingelesez datorren txantiloia euskaratzen eta neure gustura moldatzen nabil egunotan, eta bukatzen dudan bitartean baliteke arazoren bat sortzea blogean nabigatzean. Gauza handirik ez duzue galduko hala gertatzen bada baina tira, barkamena eskatzen dizuet aldez aurretik!</description>
Aldaketa
      <description>Ezkerreko kartel hori ikusi nuen aurrekoan herrian sortzen ari diren auzo berrietako batean, eta, gehiegi pentsatu gabe, hauteskundeetako iragarkiren bat izango zela pentsatu nuen. Horrelakoetan erabiltzen den lelo zentzugabe eta huts horietko bat ematen du ezta? Ba ez, albiste hobeak zekartzan kartelak. Herrian komertxio berri bat dago eta jabeak, nonbait, errotulazioan euskara (ere) erabiltzea erabaki du. Denda automatiko horietako bat da, goxokiak, fruitu lehorrak, sandwichak, kondoiak eta halako litxarreriak saltzen ditu 'vending' makina handi horietakoak erabiliz. Negozio borobila izango da, zalantzarik gabe, kokapena ezin hobea du eta. Jabeak egin dituen euskaraketak, hala ere, ez dira hain borobilak izan: suposatzen da 'denda' ez dela inoiz ixten, eta jakina, egoerarik latzenak ere aurreikusita eduki behar dira horrelakoetan...Hori dela eta, saltzeko makinen ondoan beste makinatxo bat jarri dute jabeek, billeteak sartuz gero, makinetan erosi ahal izateko ezinbestekoak diren txanponak ematen dituena. Trukea emateko makina horren kokapena argi eta garbi adierazi nahi izan dute auzokide berriek, eta horregatik jarri diote gainean "ALDAKETA" errotulu handi-handia... eta azpian "CAMBIO", jakina.</description>
Amama 2.0 
      <description>Ordenagailuak, sareak, SMSak, eskuko telefonoak eta abar aipatzean, gazte jendeaz pentsatzen dugu berehala. Horiek gazteen(tzako) kontuak direla eta adin batetik gorakoek ezin dituztela ez ulertu, ez erabiltzen ikasi, ez eta disfrutatu ere... Oker gabiltza, baina. EEBBetako internet erabiltzaileen zati handi-handi bat erretiratuek osatzen dute (nonbait irakurrit daukat hori, baina ezin iturria aurkitu, sorry!). Eta hemen ere, teknofobiak teknofobia, joera hori nagusitzen joango da denborarekin, seguru nago. Zenbat eta erretiratu alfabetatu gehiago egon, orduan eta gehiago hurbilduko dira sarera eta jadanik hain berriak ez diren teknologietara.Horren adibide polita aurkitu dut gaur bertan Elgoibarko BARREN aldizkarian. Akordatzen naiz izeneko atal bat dute, herriko edadetuenei eskaintzen dietena aspaldiko kontuak-eta kontatzeko. Baina azkenengo zenbakian, 614.ean , Itziar Ajuria izeneko andreak txoko hori aprobetxatu du iraganari baino orainari begiratzeko, eta kontatzeko nola erabiltzen dituen berak teknologia berri ditxosozkoak: herriko webgunea bera, Diario Vasco, Deia, jokuak, posta elektronikoa... Ez dirudi 83 urteko andreak inolako arazorik duenik sarean gora eta behera ibiltzeko. Hori bai, segapotorik ez dauka: Eskuko telefonua, en kanbio, ez daukat: etxata gustatzen, eta gaiñera ez dot bihar. lehen danok moldatzen giñan hori gabe, eta oiñ eziñ; ohitzen zara, eta gero hari lotuta bizi bihar. Euskalteleko marketin arduradunek arraotzat izango dute andra hau, seguru! </description>