Nabigazioa > Bloga /

| Harpidetu RSS bidez

[BHI] Durangoko nobedadeak eta txakur beltzaren agurra

2008ko Abenduak 5 | Iruzkin bat | Atalak: Gatxetak, Kolaborazioak

Aurtengo Durangoko Azokan, liburuak eta diskoak ez ezik, horiek erabiltzeko euskarriak ere izango dira berriak. Azken egunotan irakurri dugunez, Alberdaniak eta Elkarrek liburu elektronikoen munduan murgiltzekotan dira. Gainera, urtea amaitzearekin batera agur esan beharko diogu Lycos Europe eta haren maskota zen txakur beltzari. Horiek izan dira gaurko tarte gorabeheratsuko gaiak (errementariaren etxean…).

Etiketak: , , , , , , , , , , , , , | Zabildu

[BHI] Wikipediaren plagioa, gorrentzako telefonoak eta publizitatea Youtuben

2008ko Azaroak 20 | Iruzkinik ez | Atalak: Kolaborazioak

Goiko hiru horiek izan dira gaurkoan Bilbo Hiria Irratiko Ibaizabal magazineko asteroko tartetxoan. Aspaldi ez nuen horren podcastik hona ekartzen, baina tira, saiatuko naiz aurrerantzean formalago ibiltzen. Komentatutako kontuen inguruan, beste zertzeladatxo batzuk:

Hementxe utzi dizuet entzungai. On egin!

Etiketak: , , , , , , , , , , , , | Zabildu

Jostailu berria

2008ko Ekainak 12 | 6 iruzkin | Atalak: Gatxetak, Poltsikoko sistemak, Teknopataren ajeak

Tatxaaaan! Ederra e? Nire agendafono berria da. Applek iPhone 3G ditxosozkoa aurkeztu duen aste berean, ‘switcher’ egin naiz ni, plataformaz aldatu dut; baina ez Windowsetik Macera, Palmetik Windows (Mobilera) baino.

Appleren telefonoa, aparailua bera, oso erakargarria egiten zait, ez pentsa; baina Steve Jobsek haren inguruan garatu duen politika komertziala (telefonia operadore bakarra, software eskasia, zentzurik gabeko prestazio murrizketak…) hasiera-haseratik iruditu zait onartezina. Beraz, eta Androidek zer ematen duen jakin bitartean, ‘ilunabar aldea’ probatu beharko.

Gehiago »

Etiketak: , , , , , , , , , , , , , | Zabildu
Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz