Nabigazioa > Bloga /

| Harpidetu RSS bidez

Blogariak Amaraunean, 2010/07/04

2010ko Uztailak 4 | 2 iruzkin | Atalak: Blogosfera

Ana Malagonek, Haritz Rodriguezek eta Goio Telletxeak itxi dute (oraingoan bai!) ‘ikasturte’ honetako Amaraunaren solasaldia. Udan atseden hartzen utzi digute tarantulatxoek, eta dena ondo bidean udazkenean ekingo diogu berriro solasari. Gaurko gaien artean, honako hauek:

Entzun nahi?

Etiketak: , , , , , , , , , , , | Zabildu

Blogariak Amaraunean, 2010/06/20

2010ko Ekainak 20 | 2 iruzkin | Atalak: Blogosfera

Gorka Julio, Maite Goñi (eta bere iPada ¬.¬ ) eta Mikel Iturria izan dira gaurko guardiako blogariak Amaraunako solasaldian. Besteak beste honako hauek aipatu dituzte:

Etiketak: , , , , , , , , , , , , , , , , , | Zabildu

Blogariak Amaraunean, 2010/06/06

2010ko Ekainak 6 | 2 iruzkin | Atalak: Sailkatu gabe

Solasaldia entzun ez, baina jakin dut estudio berria estreinatu dutela!!!

2006. urtean bageunde data satanikoa litzateke gaurkoa, baina ez gaudenez, denok lasai!

Gauza da Goio Telletxea, Ana Malagon eta Maite Goñi izan direla gaur Amaraunako blogarien tartean (baten batek argituko dit inoiz nola demontre deklinatu behar den Amarauna?). Mintza Egunean pasatu dut nik igandea, eta ez dut solasaldia entzuteko aukerarik izan, beraz, brutoan igotzen ari naiz, zerbitzarira doan bitartean entzuten. Ea baten batek laburpena pasatzen didan! ;)

Ingeniaritza genetikoak bere alde onak ere baditu: Euskal Herrian, esaterako, gizaki arruntok ‘Maite Goñi’ izenarekin ezagutzen dugun klon multzoa dugu. Multzoko kideetako batek gaien laburpena egin du blogean, eta nik kopipega dakarkizuet hona:

Entzun nahi? Ala pues:

Etiketak: , , , , , , , , , , | Zabildu
Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz