Nabigazioa > Bloga /

| Harpidetu RSS bidez

Blogariak Amaraunean, 2009/05/03

2009ko Maiatzak 3 | Iruzkinik ez | Atalak: Blogosfera

Maiatza estreinatu dugu, amaren eguna iritsi da, eta gaurkoan ere  hiru blogari Euskadi Irratiko Amaraunako marasmen etxean kontu-kontari: gure Maite Goñi superstar, batetik, eta Jozulin, baina ez Ubriquekoa, bestetik. Mintzagaien artean, beti bezala, aur bat denetik:

Hori guztia entzuteko, egin klik hor apziko botoian, edo jo  EiTB.com webgunera edo iTunes zein RSS jariora.

Etiketak: , , , , , , , , , , , , , , | Zabildu

Blogariak Amaraunean, 2009/04/26

2009ko Apirilak 26 | 2 iruzkin | Atalak: Blogosfera, Kolaborazioak

Benitok ezin etorria gaur, eta beraz Josi eta biok egon gara Bilbon, Miramonetik zuzenean aritu den Iturrirekin batera. Oporrak eta etxeko konponketak direla eta, deskonektatu samar dabilela esan digu Iturrik, baina ez da batere igarri, egia esan. Gai piloa genuen zerrendan, beti bezala, eta bata bestearen atzetik joan dira azalpen handirik egiteko astirik gabe. Gaietako batzuk, hala ere, luzerako eman dezakete:

  • EiTBren egoitzan egunotan izan den Nonick Conference. Josi bertan egon da eta saiatu gara esandako guztiaren laburpentxo bat eginarazten, baina gauza asko izan direla esan digu, labur-labur kontatzeko moduan gehiegi.
  • Horrekin lotuta, Euro Blog Awards sarietan IKTeroak bloga finalera iritsi izana ere (gor)aipatu dugu.
  • Patxitraperoren itzulera. Welcome back!
  • Asteon ETB3n estreinatu den nick dut nik saioa ere aipatu dugu, hedabide guztietan agertzeko nire planari buruzkko txantxen artean.
  • UNESCOk zabaldu berri duen Munduko Liburutegi Digitala, mundu guztiko ondare dokumentala bild eta edozeinen eskura jarri nahi duena. Ahoz erdi-aipatu dudan sarrera honetan, seguruena euskal jatorria zuen Acarete du Biscay izeneko batek Rio de la Platara eta handik Perura egindako bidaia kontatzen duen liburua dago, inelesez idatzia, 1696an. (Nik Txinarako bidaia zela esan dut, eta arrain memoria daukadala ere bai!!!).
  • Horren harira, Iturrik kontatu digu Frantziako irakasle batek Madam Bovaryren eskuizkribu guztiak jarri dituela sarean, dezifratzeko laguntza eske.
  • Donostiari buruzko tribiala ere aipatu dugu, baita hor zehar sortu diren beste batzuk ere.
  • Teknopatometroaren azken galdera ere komentatu dugu. Erantzun duzue jadanik?
  • Sustaturen bidez ezagutu dugun ikusi beharreko 99 bitxikerien zerrenda. Tartean tarantulatxoei grazia egin dien bideoa (hor behean duzue).

Hori guztia (eta gehiago ere) 20 minutu inguruan, ez dago  batere gaizki, ezta? Entzun (hor behean klik eginda, EiTB.com webgunean edo iTunes zein RSS jarioetan) eta gero esango duzue.

Etiketak: , , , , , , , , , , , , , , , , , , , | Zabildu

Blogariak Amaraunean, 2009/03/22

2009ko Martxoak 22 | Iruzkin bat | Atalak: Blogosfera, Kolaborazioak
Fotolog euskaraz... beranduegi akaso?

Nerabeen artean jaun & jabe izandako Fotolog zerbitzua euskaraz eskaintzen hasi dira duela gutxi. Berandu ote?

Maite Goñi, Josu Mendicute eta Josu Lezametaren txanda gaurkoan tarantulatxoen artean, eta gaien artean, besteak beste, ondoko hauek:

Beti bezala, EiTBren webgunetik entzun daiteke gaurko tartetxoa, iTunes zein RSS jarioan harpidetza eginda, edo, errazena, hemen behean klik eginda. On egin!

Etiketak: , , , , , , , | Zabildu
Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz