Alderik alde: Anna vs. Diana
Bueeeeno, aste honetan aireratu behar dute Estatu Batuetan V 2009ren lehen denboraldiko azken kapitulua eta norbaitek eskuragarri jarri arte itxaroten dudan bitartean, iluminazio bat izan dut: zergatik ez egin telesail klasikoko eta modernoko gaiztoen arteko konparazio bat, gadgetekin egiten den bezala? Esan eta egin: hementxe duzue. (Kontuz, spoilerrak aurki ditzakezue ETB emititzen hastearen zain bazaudete…)
| Ezaugarri ‘teknikoa’ |
Diana (V ’80)
|
Anna (V 2009)
|
| Postua | Ofizial zientifikoa | Bisitarien buruzagi nagusia |
| Tipazo | BAI | BAI |
| Pelazo | BAI | EZ |
| Amoranteak jan | EZ (guk dakigula) | BAI |
| Arrautzak errun | EZ | BAI |
| Kazetari estatubatuarra engainatu | BAI | BAI |
| Esaldi tipikoa | The leader won’t be happy | We are of peace… always |
| Aginteari eusteko modua | Crivit-ak | Telepatia, kontrol mentala |
| Ama da | EZ | BAI |
| Idazkaria du | EZ | BAI |
| Bankuko zuzendaria dirudi | EZ | BAI |
| Laneko pantaila | Fosforo berdeko 15 hazbeteko CRT monitorea | Pantaila birtual holografikoa |
| Betaurreko ilunak | BAI | EZ |
| Ahots metalikoa | BAI | EZ |
| Gizakiak fianbreratan sartu | BAI | EZ |
Hona, bada, bi gaiztoen ezaugarri zerrenda konparatiboa… Gehiago bururatzen bazaizkizue, utzi erantzun bat edo zeozer!
OHARRA: Warp Bortz blogean erreferentzia egin digute, Dianaren aldeko apologia bidegabea eginez. Zuek zer diozue?
Etiketak: anna, bisitariak, diana, estralurtarrak, ezaugarriak, telebista, v, zientzia-fikzioa. konparazioa | Zabildu


Krisiaren eraginez akaso, estralurtarrak zinemara bueltatzen ari dira (badakizue, beti esan da beldurrezko filmak jendearen benetako beldurrak uxatzeko egiten direla). Zientzia-fikzioa izugarri gustatzen zait eta, aitortu behar dut, 

