Nabigazioa > Bloga /

| Harpidetu RSS bidez

Doako prentsa (5): txikiagoak ere badira

2008ko Urriak 28 | Iruzkinik ez | Atalak: Komunikazioa

Gente, 27 tokiko astekari Espainia osoanHasieran idatzi nahi nuenaren erdia ahaztuta daukat honezkero, baina uste dut oraindik badirela kontu aipagarriak doako prentsaren nazioarteko kongresuaren inguruan. Aurretik aipatu ditugun diagnostiko orokor eta laudorio saioen ostean, kasu partikularren txanda iritsi zen. Gertuko doako hedabideen inguruko mahaingurua izan behar zuena ere, praktikan Espainiako zenbait tokiko hedabideren kasuen azalpena izan zen. Azkenik, hasi ginen entzuten ba, euskarazko tokiko hedabideen sintonia berean (edo antzekoan) egon zitekeen jendearen berri:

  • Gente, esate baterako enpresa handi bat da, 27 tokiko aldizkari argitaratzen ditu, haietatik 17 Madrilen eta inguruko herri eta auzoetan. Astekariak dira denak, eta etxez etxe banatzen dira, ez eskura. Zuzendariak, Concha Minguelak, gogor erantzun zien estatu mailako beste lauei, eta euskarazko tokiko prentsan ere gertatzen diren fenomenoak aipatu zituen:
    • Gure helburua ez da jendeari informazio pildorak ematea, baizik eta informatuta egotea. Albistea osotasunean ematen diegu irakurleei, lasaitasunez azalduz, aurrekari eta zergatien berri emonez. Titularrak flashetan ematea ez da informatzea.
    • Ordaindu beharreko prentsaren arazoa ez da astuna dela. Arazoa da gazte jendeak ez duela [prentsa] irakurtzen, berdin dio zenbat kolorintzu, zenbat argazki eta zenbateko testu laburrak egiten diren. Nahi/behar duten informazioa beste bide batzuetatik eskuratzen dute gazteek: doao prentsa ere krisian sartuko da hori onartu ezean.
    • Edizio guztietako gakoa informazio lokala da, erredakzio lokalek landutakoa. Irakurleari ezin zaio iruzur egin erredakzio zentral batean prestatutako edukiak lokalak bailiran saltzen. Horrek, epe luzera, ez du irteerarik.
    • Etxera eroateak aldizkaria etxean bueltaka ibiltzea dakar, eta kontsultako erreferentzia bihurtzea. Irakurtzen ematen den denbora ere handitzen laguntzen du. (Genteren kasuan, denbora hori ia 22 minutukoa da, batez beste).
  • Vaguada, auzotarrek auzoan auzotarrentzat eginaEva Roblesek ere, Madrilgo auzo periferiko batean egiten eta banatzen den Vaguadaren kasua azaldu zuen. Berak ere tokikotasunaren garrantzia azpimarratu zuen, Vaguada hori auzoko lagun batzuek auzoan eta auzokoentzat sortutako proiektua baita. Ez dira ONG bat, noski, eta dirua irabazteko asmoa badute, baina auzoko bizitzan ere integratzen dira: jaietan laguntzen dute, gabonetan-eta elkartasun kanpainak antolatzen dituzte, auzoko elkarteei laguntzen diete… Auzoko beste biztanle bat da aldizkaria, oso estimatua gainera.

Horren ostean, guztion inbidia piztu zuen beste kasu bat azaldu ziguten, Dominikar Errepublikako Diario Libre doakoarena… baina hori hurrengorako utziko dugu, ezta?

Etiketak: , , , , , , , , , , , , | Zabildu

Doako prentsa (4): estatu mailako doakoak, maldan behera

2008ko Urriak 21 | Iruzkinik ez | Atalak: Komunikazioa

Arsenio Escolar. Doako prentsa berak asmatu du.

Diagnostiko orokorren ostean, kasu partikularren banan-banakako azalpenak hasi ziren. Espainian banatzen diren doako lau egunkarien esperientzien berri eman zen, krisiari (eta hari aurre egiteko indarrari) buruzko etengabeko aipamenen artean.

20 Minutos: Espainiako irakurriena

Lehenengo eta behin, Arsenio Escolarrek hitz egin zuen. 20 Minutoseko zuzendariak berriz ere gogorarazi zuen “berak ekarri zuela doako prentsa Espainiara, 2000. urtean ireki zenean ez baitzegoen beste doakorik estatu osoan” eta “Espainiako egunkaririk irakurriena dela, Marcaren beraren aurretik“. Marcaren irakurle kopurua gainditu izanaren kontu hori mantra baten moduan errepikatu zuen Escolarrek jardunaldietako hiru egunetan, ponentziak azaltzen ari zirenen txanda eten behar bazuen ere. Paperezko 15 edizio dituela eta ale bakoitzak 2,8 irakurle duela ere esan zuen. Gehiago »

Etiketak: , , , , , , , , , , , , | Zabildu

Doako prentsaren kongresua (3): Espainiako egoera

2008ko Urriak 16 | Iruzkinik ez | Atalak: Komunikazioa
Fernando Martin Vallvey

Fernando Martin Vallvey

Piet Bakkerren ponetziaren ondoren, Salamancako Unibertsitateko Fernando Martinez Vallveyk Espainiako egoeraz aritu zen kongresuan. Ponentziarik zatirik handiena Bakkerrek esandakoaren errepikapena izan zen, baina zenbait ekarpen interesgarri ere egin zituen:

  • Doako egunkarien arrakasta hiru faktoreren baitan kokatu zuen:
    • Gertuko banaketa
    • Politika gutxiago edukietan
    • Tokian tokiko edukiak

Euskarazko tokiko prentsan ere berebiziko garrantzia dute hiru faktore horiek: tokiko edukiak indargune garrantzitsua dugula esaten dugu behin eta berriro, eta gure bereizgarri nagusia ere bada. Haiekin batera, gertukotasunak berak neurri handi batean bultzatutako inpartzialitatea eta etxez etxeko banaketak ere pisu handia dute euskarazko doako prentsaren sektorean.

Gehiago »

Etiketak: , , , , , , , | Zabildu
Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz