Nabigazioa > Bloga / Proiektuak / Zabildu

| Harpidetu RSS bidez

Zabildu

Zer da Zabildu?

Alex Kingen ‘Share This’ WordPress gehigarriaren euskal lokalizazioa. Ikur bakar bat gehitzen du zure blogeko sarrera guztietan, edukiak zenbait markadore sozialetara bidaltzeko (bereziki bildu.net eta zabaldu.com-era), edo e-mailez bidaltzeko.

Instalazioa

  1. Deskargatu eta deskonprimitu zabildu.zip artxiboa.
  2. Sartu share-this karpeta WordPressen plugin karpetan (/wp-contents/plugins).
  3. Gaitu plugina WordPress administraziotik.
  4. Zure WordPress bertsioa 2.1 baino lhenagokoa bada, prototype.js artxiboa ere sartu beharko duzu /wp-includes/js/ direktorioan.

Pertsonalizazioa

Defektuz, ‘Zabildu’ lotura sarreren amaieran kokatuko da, eta orri-oinean Share This formularioa gehituko da (formulario hori ezinbestekoa da pluginak funtzionatzeko). Lotura horiek zure orrian zehatz-mehatz non kokatu kontrolatu nahi baduzu, kokapen automatikoa desgaitu behar duzu, eta ondoko tag hauek erabili:

Linka bera jartzeko:
<?php akst_share_link(); ?>

Formularioa jartzeko:
<?php akst_share_form(); ?>

Link eta formulario automatikoak desgaitzeko, .php artxiboa editatu eta ondoko lerro hauek aldatu behar dituzu:

@define(‘AKST_ADDTOCONTENT’, true);
@define(‘AKST_ADDTOFOOTER’, true);

Honela uzteko:

@define(‘AKST_ADDTOCONTENT’, false);
@define(‘AKST_ADDTOFOOTER’, false);

Plugineko .php artxiboa editatu nahi ez baduzu, lerro hauek gehitu ahal dituzu zure index.php artxiboan, edo zeure plugin propioa sortu. (Zeure plugin hori Share This baino lehenago kargatu behar da):

@define(‘AKST_ADDTOCONTENT’, false);
@define(‘AKST_ADDTOFOOTER’, false);

== Arazo jakinak ==

Zure WordPress itxurak wp_footer() itxurarik ez badu, ondoko lerro hau gehitu beharko diozu eskuz zure orri oinari:

<?php akst_share_form(); ?>

Bestela ere, <?php wp_footer(); ?> funtzioa gehitu ahal diozu zure itxuraren templateari.

Ale ba, on egin, eta asko zabildu! ;)

Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz