zortzi@2008: aukeratu zure gogokoenak!
2009 hastearekin bat, hautagaiak proposatzeko epea amaitu eta bozkatzeko garaia iritsi da zortzi@2008 sariketan.
Gogoan izan helburua dela 2008an euskarazko blogosferan izan diren berrikuntzarik / ekarpenik /gertaerarik onenak saritzea. Hemen azpian duzu 2008ko abenduan wikian jasotako hautagai zerrenda. Ondo pentsatu eta aukeratu zeintzuk diren zure gogokoenak (gehienez, zortzi aukeratu ahal dituzu). Urtarrila osoa duzu ondo pentsatzeko!
Etiketak: Blogosfera, bozketa, euskal blogosfera, hautagaiak, sariketa, zazpi@2007, zortzi@2008
