Blogariak Amaraunean, 2008/11/02
Urtebetze eguneko ospakizunak dezente luzatu zaizkit asteburuan eta, dagoeneko ez nagoenez segun eta zertarako adinean, atzo ezin izan nuen igo Amarauna saioko blogarien tartetxoa. Ordengailua programatuta utzi dut, eta saiatuko naiz astero igotzen (EiTBk berak egiten ez duen bitartean behintzat), baina beno, oso litekeena da sarritan kale egitea, e?
Atzokoan, igandero moduan, hiru blogari izan ziren Amaraunean: Ana Malagon, Goio Telletxea eta Haritz Rodriguez. Gaiei dagokienez, honako hauek izan zituzten hizpide:
- AEBetako zorioneko hauteskundeak eta blogosferan izan duten isla
- Zeberri.com-en martxaz ere aipamena egin dute
- Joxe Aranzabalen blogeko sarrera hau aitzakia hartuta, internet bidezko ‘ligeak’ eta, bide batez, ligatzeko kaixomaitia.com eta geragaitezen.com ere aipatu dituzte.
- Interneten baliagarritasuna lana (edota langileak) bilatzeko, Iban Arantzabalen mezu honen harira.
- Windows Vista ordezkatzera datorren Windows 7ren kontuak.
- Plone Eguna, azaroaren 7an.
Ale ba, on egin!
Zerikusia izan dezaketen sarrerak:
- Blogariak Amaraunean, 2008/11/14
- Blogariak Amaraunean, 2008/11/23
- Blogariak Amaraunean, 2010/06/06
- Blogariak Amaraunean, 2009/06/21
- Blogariak Amaraunean, 2009/03/29
Etiketak: amarauna, ana malagon, bogariak, eitb, euskadi irratia, goio telletxea, gutenberg galaxia, haritz rodriguez, lanbroute, podcast, pravda txikia | Zabildu
