Amarauna TB
Igande honean, urriak 26, bigarrenez egongo gara Euskadi Irratiko Amarauna saioan Benito, Josi eta hirurok, goizeko 10:30etatik 11:00etara, blogarien mahaian.
Aurrekoan oso ondo pasatu genuen hirurok, baina pentsatu genuen polita izango litzatekeela igande goiz batean esna zabiltzatenok ere ekarpenak egiteko aukera izatea. Hori dela eta, kanal bat ireki dugu ustream.tv-n, eta, EITBren egoitzako WiFiak uzten badigu behintzat, tartetxoa bideoz emititzea bururatu zaigu. Bideoaz gain, ustreamek txat gela ere badu, eta hor adi-adi egongo gara, entzuleok zer diozuen ikusteko. Neure kasuan, twitter ere zabalik duzue zuen ideiak botatzeko. Eskertu egingo dira!
Emisioa hemendik bertatik ere jarrai dezakezue, jauziaren ostean…
Stream videos at Ustream
Radio Euskadi ez da, ba, ikusten den bakarra!
Zerikusia izan dezaketen sarrerak:
- Telebistarik ezean…
- Poken zozketa, gaur iluntzean!
- Blogariak Amaraunean, 2009/02/01
- Blogariak Amaraunean, 2009/06/28
- Beste urrats bat munduaren dominaziorantz…
Etiketak: amarauna, benito fiz, bideo, euskadi irratia, josi sierra, Kolaborazioak, stream, tertulia, twitter, ustream | Zabildu

2008ko Urriak 24, 0:32
Eta nire Twitter-a ere bai. Ordenagailu guztiak daukagun lekuan ipintzen asmatzen badugu…
2008ko Urriak 24, 10:58
Joe, montatzen ari denarekin, espero dezagun EiTBko WiFiak behar bezala erantzutea! o.O Orain beldur eszenikoa eta guzti!
2008ko Urriak 25, 20:49
Kaixo:
Pena bihar ezin dudala ordu horretan ordenagailu aurrean egon saio ikus-entzuteko.
Hurrengo batean izango da.
Armiarma forever!