zazpi@2007: and the winner is…
Uste baino lanpetuago nail egunotan, eta ezin izan ditut gauzak pentsatuta neuzkan moduan egin, baina tira: hementxe doaz zazpi@2007 sariketaren emaitzak. Zorionak hautagai guztioi (eta eskerrik asko ekarpena egiteagatik), eta, bereziki, lehenengo zazpion artean geratu zaretenoi, noski!
Tira, hauek dira, bada, ‘saridunak’. Bakoitzaren aipamenaren ostean, ‘saritxoa’ ere badoa: webgunean jartzeko bannerra, hain zuzen ere, tamaina handian eta txikian (hurrengorako sari hobeak lortu beharko dira, bai!)
- 7. postua, 44 bozkarekin:
Euskalnatura.net

- 6. postua, 45 bozkarekin:
Gaur8.info eta Irratia.com #100


- 5. postua, 55 bozkarekin:
AHTGelditu.org

- 4. postua, 61 bozkarekin:
Eibar.org

- 3. postua, 67 bozkarekin:
Euskaltube.com

- 2. postua, 71 bozkarekin:
Euskalbar.eu

- 1. postua, 106 bozkarekin:
Elebila.eu

Berriz ere, zorionak guzti-guztioi, eta mila esker zuen iritziak utzi dituzuenoi! Emaitzen zerrenda osoa jaisteko, egin klik hemen.
Zerikusia izan dezaketen sarrerak:
- zazpi@2007: bi egun bozkatzeko
- Lehia bizi-bizia zazpi@2007 hautagaien artean
- zazpi@2007: Alea jacta est!
- zazpi@2007: hamar egun bozkatzeko!
- zazpi@2007: minibannerrak eta bestelakoak…
Etiketak: emaitzak, euskal blogosfera, lehiaketa, zazpi@2007 | Zabildu

2008ko Otsailak 4, 9:12
Zorionak irabazleei! Aupa zuek!
2008ko Otsailak 4, 10:27
Zorionak denei!
@teke: Txiokak gorago merezi zuen!
2008ko Otsailak 4, 12:45
Zorionak irabazle danei!
2008ko Otsailak 4, 13:01
Zorionak denei, baita irabazi ez dutenei ere, eta zorionak Teknopatari. Nola ospatuko dugu?
2008ko Otsailak 4, 13:31
Nik neuk gustura hartuko nukeen jai gaurkoan, baina ez didate utzi
Zorionak guztioi! (Eta jarri bannerrak zuen orrietan, e?)
2008ko Otsailak 4, 14:14
Zorionak irabazleei bereziki! Zerrenda osoak garbi erakusten digu euskal blogosferan gero eta gauza gehiago eta hobeak topa ditzakegula… Eutsi goiari!
2008ko Otsailak 4, 15:45
Kaixo Joxe,
Bannerraren inguruan, tamaina handia eta txikia aipatzen dituzu, baina nik bakarra ikusten dut…
Zurekin harremanetan jarri nahiko genuke bannerraren kontuaz hitz egiteko, nere posta helbidea: ibon[abildua]eleka[puntu]net
2008ko Otsailak 4, 19:58
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko garaigoikoa blog xumeari botoa eman diozuen guztioi.
2008ko Otsailak 6, 22:26
[...] digital honetan onenak izan omen diren ekarpenak hautatzeko. Azkenean internauten botoei esker bigarren postua eskuratu dugu. Seguru guk baino lan gehiago egin dutenek atzerago gelditu direla, baina ze arraio, [...]
2008ko Otsailak 7, 16:24
Bueno, guk ere jarri degu bannerra gurean (www.euskalnatura.net). Azkenak izan gera baina ze arraio, ekimenaren berri epea itxi aurrekoa astean izan genuen eta kanpañarik ezin izan genuen sortu. Datorren urterako webgune berria eta kanpaina irrati eta telebistatan. Eskerrik asko gure weba hautagaien artean jarri zuenari, bozkatu duzuenoi eta Joxe, zuri, hau antolatu eta bannerra gure webgunearen diseinura egokituta egiteagatik! jejeje. Ondo segi!
2008ko Abenduak 17, 20:38
[...] Joxe teknopatak sustatu du eta zazpi@2007 ekimenaren ostean dator. 2007ko proposamenak eta irabazleak argitaratuak izan [...]
2009ko Otsailak 2, 16:50
[...] Web Laborategiko sareko Euskaltube.com guneak irabazi zuen euskal blogosferaren onena saritzen duen zazpi@2007 egitasmoko hirugarren [...]