Nabigazioa > Bloga / Blogosfera, Honetaz eta hartaz... / Euskal Brain Training

| Harpidetu RSS bidez

Euskal Brain Training

2008ko Urtarrilak 30 Atalak: Blogosfera, Honetaz eta hartaz...

Galdera filosofikoa gaurkoan: Zer dira Elvis eta Buda?

ElvisBuda

Aurreko galdera, eta beste asko, Markos Gimeno Autore Erotuaren blogean aurkituko dituzu. Eta galdera bitxia iruditzen bazaizu, auskalo zer pentsatuko duzun erantzuna jakitean: izan ere, Markosek bere blogean botatzen dituen galdera eta asmakizun guztien erantzunak palindromoak baitira, hots: ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen diren esaldiak. Blog fresko eta engantxagarria oso: Nintendoren Brain training jokoaren antzekoa, baina euskal ukituaz. Ni neu behintzat oso frustratuta nago, ez baitut bat ere asmatzea lortu!

Eskerrak (eta zorionak) Markosi ideiagatik! A! Eta Elvis eta Buda zer diren jakin nahi izanez gero, begiratu hemen.

Zerikusia izan dezaketen sarrerak:

Zerikusia duen sarrerarik ez.

Utzi zure erantzuna

Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz