TrepetakTrikimailuak

Galtzontzilo puzker jaleak

puzkerjaleakIkusten ondoko galtzontzilo pare hori? Ez, ez dira jostaillu erotikoa. UnderEZ izeneko asmakizuna dira: estatu batuetako zoro batzuek asmatu dituzten galtzontzilo bereziak, puzkerrak ‘jan’ egiten dituztenak. Harrituta geratu naiz gaur haien berri irakurri dudanean, Gaztezulo aldizkarian.

Bazkalondoko gasekin arazoak dituzten lagunentzat pentsatuta daude: iragazki berezi bat daramate hankartean, puzkerrak botatzean kiratsa sortzen duten gasak irentsi eta aire garbia baino kanporatzen ez duena. Mota bikoak aurki daitezke: iragazki finkoa eta aldagarria dutenak.

Bizarro samarra iruditu zait asmakizuna hasieran, japoniarren asmakizun absurduen bilduma horietako batean egoteko modukoa. Hala ere, eta egileen webgune ezin kutreagoari kasu eginez gero, badirudi produktuak baduela bere publikoa, batez ere Crohn eta antzeko gaixotasun digestiboak pairatzen dituztenen artean. Tira, nik neuk ere eskertuko nituzke batzuetan, amaren garbantzu gozoak probatu osterako, adibidez…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.