Teknopatometroa

Teknopatak gara eta harro gaude!!!

Teknopatak gara eta harro gaude!!! 7 - teknopata.eus

Horixe litzateke azken teknopatometroaren ondorio nagusia. Oporretara goazenean ere, finkatu egin dugu sarera sartu ahal izateko gailuren bat aldean eramateko ohitura. Ikusi bestela zer dioten inkestaren datuek:

Teknopatak gara eta harro gaude!!! 11 - teknopata.eusHasteko eta bat, iaz baino teknopata gutxiagok hartu duzue parte inkestan, 26k soilik (iaz 35 izan zineten). Zenbakiak ikusteko jakinmina baduzue, hauexek dira:

Teknopatak gara eta harro gaude!!! 13 - teknopata.eusIkus dezakezuenez, 2009tik 2010era izugarrizko jauzia egon zen 3G erabiltzaile kopuruan, baina harez geroztik ematen du baretu egin dela. Teknopaton erdiak baino gehiago gara jadanik oporretara 3G pintxoa (edo segapotoa) aldean daramagunok.

Horrekin batera, 2009tik 2011ra dagoen aldaketarik handiena ziberkafe erabiltzaileei dagokiena da: 2009an %21 ginen oporretan konektatzeko halako establezimendu batean sartzen ginenak. Aurten, berriz, zero! Bideokluben bidetik joango dira ziberkafeak?

Jakinmina baduzue, zuzenean kontsulta ditzakezue 2009, 2010 eta 2011ko datuak… eta egon adi, datorren astean beste inkesta superinteresgarri bat etorriko da eta!

2 iruzkin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.