Nabigazioa > Bloga / Sailkatu gabe / Bilaketak, telefonoak eta mintzapraktika

| Harpidetu RSS bidez

Bilaketak, telefonoak eta mintzapraktika

2007ko Urriak 19 Atalak: Sailkatu gabe

Hiru gai horiek izan ditugu hizpide Bilbo Hiria Irratiaren aste honetako tartetxoan:

  • Jaurlaritzak telefonia enpresekin egindako hitzarmena, euskarazko zerbitzuak eskain ditzaten.
  • Elebila euskarazko bilatzaile berria
  • Topaguneak eta AEK-k aurkeztu berri duten Mintzapraktika.org ataria

Xabier Monasteriok jokoz kanpo harrapatu nau Elebilaren inguruko galdera batekin (sarritan gertatzen zait hori Xabierrekin: aitortu behar dut askotan ganora eta denbora askorik gabe prestatzen ditudala tartetxo hauek, eta Xabier ez dela,ez, makala galderak egiten hasiz gero…). “Eta zer gertatzen da hizkuntza askotan berdina den hitz bat sartuz gero, Siria edo Egipto, esate baterako?”. Beno, bada, proba egin dut, eta gainontzeko kasuetan bezalaxe funtzionatzen du Elebilak: euskarazko emaitzak itzultzen ditu.

 

Zerikusia izan dezaketen sarrerak:

  1. [BHI] Wikipediaren plagioa, gorrentzako telefonoak eta publizitatea Youtuben
  2. zazpi@2007, kanona eta letra txikiak
  3. Gipuzkoa Encounter, frikiak eta ohe automatikoa
  4. Jaurlaritzaren ezezkoa software libreari, Alderdi Pirataren porrota eta opari.org
  5. Trenak, albisteak eta milioiak

Erantzun bat “Bilaketak, telefonoak eta mintzapraktika” sarreran.

  1. Hizkuntza-bloga » Corpeus eta Elebilaren azpian zer dagoen-(e)k esan du:

    [...] zerbitzu interesgarri agertu dira euskal Internetaren panoraman: CorpEus eta Elebila. Interneteko hainbat tokitan irakurritakoagatik, badirudi zerbitzuok aurkeztean ez dela ongi ulertu zertan datzan [...]


Utzi zure erantzuna

Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz