hamar@2010: bozketaren emaitzak

hamar@2010: bozketaren emaitzak 1 - teknopata.eusAmaitu da hamar@2010 bozkatzeko garaia, eta herria mintzatu egin da. 152 lagunek hartu duzue parte, eta esan behar dut neurri batean behintzat kezkagarria iruditzen zaidala datua: iazko edizioan baino 85 ‘hautesle’ gutxiago parte hartu duzue aurten. Beharbada arrazoia eman beharko zaie blogosferaren moteltzeaz hitz egiten dutenei (nik neuk ere beste batzuetan baino askoz ere denbora gutxiago eskaini diot aurten kontu honi, hori ere aitortu beharko dut).

Enfin, kontuak kontu, hona aurtengo (bueno, iazko) interneteko euskal ekarpenik onenak, zuek bozkatu duzuenaren arabera. Zorionak guztioi, eta hasi 2011rako proiektu berriak prestatzen, eh?

 

  • BAT@2010: Dokumentalak.com. Argia.com/multimedia barnean, euskarazko dokumentalak bildu eta ekoizleak euren lanak digitalizatzera animatzeko sortutako kanala. (43%, 66 bozka)
  • BI@2010: Berriketan.info. Berria Taldeak sortutako informazioaren inguruko sare soziala. Albisteak, kazetariak eta herritarrak nahasten dituen sare soziala (38%, 58 bozka)
  • HIRU@2010: Tokitan Telebista. Bidaien inguruko web telebista, “bidaiari txikientzako abentura handiak” biltzen dituena. (32%, 48 bozka)
  • LAU@2010: Kortoak.com. Argia.com/multimedian Euskal Herrian egindako film-laburrak biltzeko sortutako kanala. (26%, 39 bozka)
  • BOST@2010: Urteroko berdinketa bosgarren postuan gertatu da aurten. Batetik Umap dugu postu horretan, Euskarazko twitter mezuen batzailea eta informazioa biltzen duen errobota; eta bestetik Euskalherrian.info. Berriak jaso, antolatu eta hedatzeko sistema osoa martxan jarri eta eduki guzti horiek deszentralizatu eta bisibilizatzen dituen tresna (24%, 37 bozka)
  • SEI@2010: Albisteak 2.0 saioa, internet, telebista eta parte-hartzea sustatzen duen saioa. (24%, 36 bozka)
  • ZAZPI@2010: postu honetan ere berdinketa dugu: alde batetik, Gaurko Hitzaren bigarren urteurrena dela eta, Maite Goñik egindakoa, hainbati bideoak zintzilikatzeko eskatuz… eta lortuz! Bestetik, Gure memetxoak Twitterren: #Hitzokei, #teknopatafacts(19%, 29 bozka)
  • ZORTZI@2010: Topatu.info (17%, 26 bozka)
  • BEDERATZI@2010: Independentistak.net (16%, 25 bozka)
  • HAMAR@2010: ZutaGu. Ezagutza partekatzeko euskarazko sare soziala. Bakoitzak bere txoko eta tresnak dituen sarea, baina besteekin elkarlanean aritzeko aukera ere. (15%, 23 bozka)
  • Zorionak zerrenda honetan lekutxoa lortu duzuenei eta, nola ez, hautagai gisa ere proposatuak izan zaretenoi! Jakinmina baduzue, eskuragarri duzue bozketen zerrenda osoa (iazkoa barne!)

    3 Comments

    1. Jozulin 2011(e)ko urtarrilak 9
    2. Haritz 2011(e)ko urtarrilak 12
      • joxe 2011(e)ko urtarrilak 12

    Leave a Reply

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.