Blogosfera

Euskaraz Bideobloga

Tartean behin ezusteko atseginak aurkitzen dira Youtube eta enparauan. Gaur, esaterako, Euskaraz Videobloga aurkitu dut. Asier izeneko mutil baten ideia da. Lehenengo bideoan gazteleraz azaltzen duenez, euskaltegian eman berri du izena, eta bera asmoa da astero-astero bideo batean islatzea zer nolako aurrerapausuak egin dituen Aitorren hizkuntza zaharrean. Hona aurkezpena (erdaraz, baina hitz eman du erdarazko bakarra izango dela).

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=4zKulxOMCXk]

Ideia bikaina iruditu zait benetan. Batez ere, Asierrek berak dioen moduan, benetan harrigarria delako euskaraz horrelako zer gutxi dagoen ikustea. Ea bada, honek bidea egiten duen, eta Asierrek bere helburua lortzen duen: hilabete batzuetan euskaraz ondo moldatzea, alegia!

  • zabaldu.com
    2010(e)ko irailak 30 at 18:09

    Euskaraz Bideobloga…

    Asier izeneko mutil baten ideia da. Lehenengo bideoan gazteleraz azaltzen duenez, euskaltegian eman berri du izena, eta bera asmoa da astero-astero bideo batean islatzea zer nolako aurrerapausuak egin dituen Aitorren hizkuntza zaharrean. Hona aurkezpen…

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.