Nabigazioa > Bloga / Blogosfera / bederatzi@2009: bozkatu eta irabazi!!!

| Harpidetu RSS bidez

bederatzi@2009: bozkatu eta irabazi!!!

2009ko Abenduak 17 Atalak: Blogosfera

Iritsi da momentua, eta abenduaren 31ra arte dago zabalik dago epea sare euskaldunak 2009an eman duen onena aukeratzeko. Bozketan parte hartzeko, alboko widget barran egin ahal duzue, edo bestela bozkatzeko orri honetara salto eginda.

Gainera, barruan duzuen Lujanbio txikia askatzeko aukera ere baduzue: twitterreko lagunak bozkatzera animatuz gero, edozein teknopataren ametsik lizunenetan agertzeko moduko teklatu berde tolesgarri hau irabazteko aukera duzue!

IMAG0058.jpg

Zozketan parte hartzea erraza da: bidali mezu bat twitterrera, hiru baldintza hauek beteaz:

  1. #b2k9 etiketa jartzea
  2. Lotura hau sartzea: http://bit.ly/8fbHMG
  3. ‘BEDERATZI’rekin errimatxoa egitea. (BEDERATZI hitza bera ez da ezinbestekoa)

Adibidez:

Bozkatu dut bederatzi eta pasatu dut txatxi, #b2k9 http://bit.ly/8fbHMG

Twitterrik ez baduzue, sarrera honen komentarioetan utz ditzakezue errimak parte hartzeko. Bozkaeta abenduaren 31n itxiko da 23:59:00an, eta urtarrileko lehengo astean ezagutuko ditugu 2009 onenak… eta teklatu berde desperatuaren jabe berria!

Ale ba, bozkatzera!

Zerikusia izan dezaketen sarrerak:

  1. bederatzi@2009: Houston, Houston…
  2. bederatzi@2009
  3. bederatzi@2009: zozketarako ‘papeletak’
  4. bederatzi@2009: herria mintzatu da!
  5. Azkenean! Teklatu berdeak badu jabe berria!!!

7 erantzun “bederatzi@2009: bozkatu eta irabazi!!!” sarreran.

  1. arrikitaun-(e)k esan du:

    140 karaktereko zortziko txikia? handia? haikua? argitu please!


  2. uberVU - social comments-(e)k esan du:

    Social comments and analytics for this post…

    This post was mentioned on Twitter by joxe: HOYGAN! bederatzi@2009 bozketa martxan… bertso-zozketa eta guzti! http://www.teknopata.net/?p=2136 #b2k9 #fb…


  3. TwittLink - Your headlines on Twitter-(e)k esan du:

    [...] Tweets about this great post on TwittLink.com [...]


  4. joxe-(e)k esan du:

    Buf! Aitortu behar dut ez naizela batere bertsozalea eta teknizismoetan galtzen naizela erabat. Nigatik, errima *apur bat* izatearekin nahiko. Ikusi adibideak!


  5. Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2009/12/20-(e)k esan du:

    [...] sariketa eta bertan parte hartuz teklatu berde zoragarria lortzeko [...]


  6. Jozulin-(e)k esan du:

    Egin dut aaaaaaaatxis! eta bozkatu dut bederaaaaaaaaaaaaatxi!
    (txaloak)


  7. Teknopataren txokoa > bederatzi@2009: Houston, Houston…-(e)k esan du:

    [...] berriz, berriz ere estutu beharko dituzue meningeak beste bertso harrigarri bat egiteko. Gogoratu arau guztiak bete behar [...]


Utzi zure erantzuna

Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz