Nabigazioa > Bloga / Blogosfera / Blogariak Amaraunean, 2009/10/25

| Harpidetu RSS bidez

Blogariak Amaraunean, 2009/10/25

2009ko Urriak 25 Atalak: Blogosfera

Ordu aldaketarekin apur bat tontotuta, baina hortxe aritu gara Benito, Jozulin eta hirurok, Euskadi Irratiaren Amarauna saioko blogarien tartean. Gai-zerrenda luuuuze-luuuzea ekarri dugu, baina azkenean, beti bezala gauza piloa lotu zaigu tinteroan. Hauek dira aipatu ditugun gaiak:

  • Buber Sarien zazpigarren edizioa martxan dago, proposamenak egiteko tartea zabalik dago azaroaren 8ra arte.
  • AnhitzAnHitz proiektuak bi sari lortu berri ditu Polonian egin den hizkuntza-teknologiei buruzko CLA’09 nazioarteko tailerrean. Proiektuaren arduradunetako bat den Igor Leturiarekin egon gara hizketan, batez ere AnHitz zer den azaltzen. Elkarrizketak segida izan du irratitik kanpo, Facebooken. Oso-oso kontu interesgarria da AnHitz hori, ea laster ikerketa esparrutik aplikazio praktikoetara jauzi egiten duen!
  • Windows 7ren aurkezpen diskretuaz ere aritu gara, nahiko modu ‘atropellatuan’, denborak ez digu gehiagorako eman!

Enfin: hori dena, beti bezala, hemen azpian klik eginda edo bide alternatiboetatik entzungai ;)

 

Hemen ere entzungai: [eitb.com · iTunes · RSS]

Zerikusia izan dezaketen sarrerak:

  1. Blogariak Amaraunean 2009/12/27
  2. Blogariak Amaraunean, 2009/10/04: Denboraldi berria
  3. Blogariak Amaraunean, 2009/04/09
  4. Blogariak Amaraunean 2009/12/06
  5. Blogariak Amaraunean, 2010/04/25

3 erantzun “Blogariak Amaraunean, 2009/10/25” sarreran.

  1. Hizkuntza Zerbitzuak » AnHitz proiektua, Polonian saritua-(e)k esan du:

    [...] Sariaren arira Euskadi Irratiko Amaraunean saioan elkarrizketa egin diote Igor Leturiari, hemen duzue entzungai. [...]


  2. Igor Leturia-(e)k esan du:

    Eskerrik asko AnHitz-i zuen programan tartea uzteagatik, eta kontu interesgarritzat jotzeagatik. Saiatuko gara berarekin lanean jarraitzen eta zuen espektatibei ez huts egiten!


  3. CLA'09 workshopeko sari bi gure Anhitz aplikazioari! - Hizkuntza-teknologiak-(e)k esan du:

    [...] izan gara.Sariaren arira Euskadi Irratiko Amaraunean saioan elkarrizketa egin diote Igor Leturiari, hemen duzue entzungai. Bestalde, aurretik ere zenbait komunikabidetan  izan da Anhitz-en berri urtean [...]


Utzi zure erantzuna

Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz