Nabigazioa > Bloga / Blogosfera / Blogariak Amaraunean, 2009/10/04: Denboraldi berria

| Harpidetu RSS bidez

Blogariak Amaraunean, 2009/10/04: Denboraldi berria

2009ko Urriak 5 Atalak: Blogosfera
Share photos on twitter with Twitpic

Hiru bizkotxo mikro aurrean, by bontxi

Benito, Jozulin eta hirurok egon gara gaur Euskadi Irratiko Amaraunean, denboraldi berria estreinatzen. Blogarien tartea igandetan izango da aurten ere, 11:30etatik 12:00etara, eta aldaketa txiki batzuk izan dira ‘alineazioetan’: Josi Sierra lagunak ez du gurekin jarraituko aurtengoan, eta haren ordez Gorka Julio Teketen sartu da. Hirukoteak berrantolatu egin dituzte tarantulatxoek, eta hiru bizkaitarrok elkarrekin arituko gara beraz, gipuzkoarrekin nahastu barik! :)

Baina tira, harira etorrita, gaur gai polemiko horietako bat izan dugu: El Correo egunkariak datozen egunotan egingo dituen interneti buruzko jardunaldiak izan dira gai zentrala, eta El Correoko marketing saileko neska batekin egon  gara hizketan. Euskaldunak (euskal hiztunak, erran nahi baita), erabat baztertuta gaude haien jardunaldi horietan, kontzienteki baztertuta egon ere.

Baina tira, onena, beti bezala zuek zeuok entzutea eta zuon ondorioak ateratzea…

 

Hemen ere entzungai: [eitb.com · iTunes · RSS]

Zerikusia izan dezaketen sarrerak:

  1. Blogariak Amaraunean, 2009/10/25
  2. Blogariak Amaraunean, 2009/06/07
  3. Blogariak Amaraunean, 2010/04/25
  4. Blogariak Amaraunean 2009/12/27
  5. Blogariak Amaraunean, 2010/03/28

3 erantzun “Blogariak Amaraunean, 2009/10/04: Denboraldi berria” sarreran.

  1. Benito-(e)k esan du:

    El Correok antolatuta eta, besteak beste, EJ eta Muskizko Udala kolaboratzaile dituen ekitaldi batean, portzierto.


  2. Twitted by ainhoaeus-(e)k esan du:

    [...] This post was Twitted by ainhoaeus [...]


  3. joxe-(e)k esan du:

    Eta hizkuntzarena balitz erabaki kutre bakarra…


Utzi zure erantzuna

Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz