Blogariak Amaraunean, 2009/04/05
2009ko Apirilak 6 Atalak: Blogosfera, Kolaborazioak, Komunikazioa
Korrika petoak guztiontzako ekarri dituen Benitoren, Josiren eta hiruron txanda gaurkoan. Ondoko gai hauek hartu ditugu hizpide:
- Korrika 16ren bukaera Gasteizen, eta ekitaldiak sarean duen oihartzuna. (Aste honetan egon den polemikaren (1) (2) aipamentxoa ere egin digu Josik bukaera aldera).
- EiTB eta Jaurlaritzak joan den ostiralean egindako aurkezpena, Googleren zerbitzuak aurki euskaraz izango ditugula iragarriz.
- Kataluniako Generalitateak Ramon Moral i Querol soldadu errepublikarra zenaren egunerokoa blog batean argitaratzeko ekimena.
- Tuentiren egitasmoa adin txikikoei sarbidea murrizteko
Aste honetan berandutxo dabiltza EiTBkoak audioarekin, baina, zorionez, nire Mac zaharrak txintxo-txintxo egin ditu etxerako lanak, eta hari esker entzu dezakezue tartetxoa, hemen azpian, edo ohiko iTunes zein RSS jarioetan. On egin!
Zerikusia izan dezaketen sarrerak:
- Blogariak Amaraunean, 2009/03/29
- Blogariak Amaraunean, 2009/06/07
- Blogariak Amaraunean 2009/03/15
- Blogariak Amaraunean, 2009/06/28
- Blogariak Amaraunean, 2009/01/11
Etiketak: amarauna, benito fiz, euskadi irratia, google euskaraz, josi sierra, karrajua, korrika, ramon moral, tuenti, udaberri galdua | Zabildu

2009ko Apirilak 8, 9:42
Joxe:
beti fin eta maka zaharra izan arren… efektiboa!
Ondo segi & zorte on sosen kontuarekin.
Js
2009ko Apirilak 8, 10:57
Eskerrik asko Josi
Egia esan, sorpresa atseginak hartu ditut, Euriborra hain baxu dagoenez-eta, oso proposamen onak egiten ari zaizkit. Baina badakizu, orain triste aurpegia jarri eta proposamen are hobeak lortzea da kontua
Enpin, aber zelan doan kontua
Ondo pasa egunok!