Nabigazioa > Bloga / Gatxetak, Poltsikoko sistemak / Palm Pre, hurbilago

| Harpidetu RSS bidez

Palm Pre, hurbilago

2009ko Otsailak 25 Atalak: Gatxetak, Poltsikoko sistemak

Urtarrilaren hasieran aurkeztu zituen Palm-ek Pre smartphone berria, eta smartphone horrek estreinatuko duen WebOS izeneko sistema eragilea. espektatiba handiak piztu ditu Palmen eskaintza berriak, eta teknopata askok zalantzak izan ditugu Pre delakoa Estatu Batuetatik kanpora salgai jarriko ote zuten, urtarrilean aurkeztutako modeloa AEBetan erabiltzen diren EDGE sareetarako pentsatua baitago.

palmprespain

Egin klik irudian Preri buruzko Espainiako orrian sartzeko

Zorionez, badirudi zalantzak argitzen doazela: izan ere Palmek Preri buruzko azpiguneak ireki ditu gaur Europar Batasuneko bere webgune guztietan. Momentuz ez dago informazio handirik: telefono eta sistema berriari buruzko bizpahiru kontu eta Preri buruzko posta zerrendan izena emateko aukera. Prezioaz, balizko operadore kontratuaz eta abarrez, tutik ere ez.

Zerikusia izan dezaketen sarrerak:

  1. Pre eta WebOS, Palmen itzulera
  2. Pre eta WebOS: urgentziazko bideo bat

Utzi zure erantzuna

Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz