Nabigazioa > Bloga / Blogosfera / zortzi@2008… and the Oscar goes toooo…

| Harpidetu RSS bidez

zortzi@2008… and the Oscar goes toooo…

2009ko Otsailak 2 Atalak: Blogosfera

Azkenean iritsi da momentua eta, parte hartu duzuen 338 lagunon bozkak kontuan hartuta, hauexek dira euskal blogosferako 2008ko ekarpenik onenak:

Zerbait nabarmentzekotan, akaso, berriz ere zerbitzu praktikoa eskaintzen duten ekimenen presentzia handia eta, nola ez, sare sozialena. Niri neuri bitxia egin zait berez arrotza den FaceBooken presentzia, seguruenik sare sozialek gure egunerokotasunean duten pisuaren isla izan daitekeena. Bestalde, nabarmentzekoa da ere nola, berrikuntzaren urtean, azken bi postuak zaharberritze lanak egin dituzten aspaldiko bi ezagunentzat joan diren. Blogariok ere berrikuntzaren dinamikan sartuta? A, eta nabarmen-nabarmena den beste kontu bat, bozketen orrian ikus dezakezuena, lehenengo bi aukeren eta gainontzekoen boto kopuruen arteko aldeak.

Enpin, boteprontoko inpresioak besterik ez. Zer diozue besteok?

OHARRA: Irabazleok, wikian dituzue zuen orrietan, nahi izanez gero, jartzeko moduko bannerrak (bai, badakit ez direla oso politak, baina zer nahi duzue, dagoen aurekontuarekin…!)

Zerikusia izan dezaketen sarrerak:

  1. zortzi@2008: ordu gutxi hautagaiak proposatzeko!
  2. zortzi@2008, egingo al dugu?
  3. zortzi@2008: lehia bizia lehen postuetan
  4. zortzi@2008: bozketa zabalik!
  5. Blogariak Amaraunean, 2008/11/14

3 erantzun “zortzi@2008… and the Oscar goes toooo…” sarreran.

  1. arraytxiki » Arraytxiki Web Lab sei@2008 saria-(e)k esan du:

    [...] aurten, sortu berria den laborategiak eskuratu du zortzi@2008ko sarietako bat, seigarrena, hain zuzen ere, 38 bozkarekin (%11). Sustatun irakurri dezakezue [...]


  2. haritz-(e)k esan du:

    bederatzi@2009an erabili ezazu And the @ goes tooo… ala And the at sign goes tooo…

    Apur bat aldatzearren, diñot… ;)

    Eskerrik asko Joxe eta ea datorren edizioan beste hainbat ekimen, edo gehiago, aurkezten diren.

    Nik irabazle bat dagoeneko aurrikusten dut… ezetz asmatu? :P


  3. ibusg-(e)k esan du:

    mila esker, lehiaketa antolatzeagatik. bata bestearen berri jakiteko ere modu bat da.

    nik dakidan leku batean, puztu-puztu eginda daude emaitzekin. :-)


Utzi zure erantzuna

Itxi
Bidali postaz
Itxi
Bidali postaz