zortzi@2008, egingo al dugu?
Egia esan, apur bat oso alfertuta nabil azken boladan, eta, bolumen faltaren aitzakian, pentsatuta neukan datorren urterako uztea iazko zazpi@2007ren bigarren edizioa. Baina tira, publikoak hala eskatzen duenez eta, azken finean horrenbesteko lana ez denez…
Aukeratuko ditugu euskal blogosferako 2008ko zortzi gertaerarik, berrikuntzarik edo ekarpenik onenak? Iazko moduan, bi faseta egin dezakegu:
- Urtea amaitu bitartean, nahibeste hautagai proposa daitezke wikiaren bidez.
- 2009ko urtarrila hautagaien artean bozkatzeko erabiliko dugu.
- Otsailaren hasieran, 2008ko zortzi onenen zerrenda zabalduko dugu.
Parte hartu nahi? Hale ba, hasi proposamenak egiten!!! Hori bai, kontuan izan 2008ko proposamen berriak izan behar dutela eta beraz, iazkoek ez dutela balio, eh?
Zerikusia izan dezaketen sarrerak:
- zortzi@2008: ordu gutxi hautagaiak proposatzeko!
- zortzi@2008: lehia bizia lehen postuetan
- zortzi@2008… and the Oscar goes toooo…
- zortzi@2008: bozketa zabalik!
- bederatzi@2009
Etiketak: euskal blogosfera, saria, sariketa, zazpi@2007, zortzi@2008 | Zabildu

2008ko Abenduak 9, 23:38
zortzi@2008 martxan…
Martxan da aurtengoan ere zortzi@2008 ekimena, 2008an euskal blogosferan izandako gertaera, berrikuntza edo ekarpenik aipagarrienak aukeratzeko Joxe Teknopatak sortutakoa. Zazpi@2007 arrakastatsu eta gogoangarriaren ondoren, gizartearen eskaerari erant…
2008ko Abenduak 10, 15:44
Banekien interneten euskaraz dauden gauza berri eta interesgarriak aurkituko nituela ekintza honen bidez. Eskerrik asko, Teknopata!
Gaurdanik “Facebook euskaratua” darabilt!
2008ko Abenduak 10, 16:35
Ez niri eman, ekarpenak egiten ari direnei baizik
2008ko Abenduak 10, 21:07
Beno, biei…zuri eta ekarpenak egiten ari direnei (Eta Sareblog jarri duenarentzat
)
Eskerrik asko!
2008ko Abenduak 13, 15:55
[...] Rojas de Teknopata ha vuelto a lanzar por segundo año consecutivo la iniciativa zortzi@2008 (el año pasado zazpi@2007) donde se pretende seleccionar las 8 mejores aportaciones del año [...]
2008ko Abenduak 16, 20:50
[...] Askoz ere gauza “garrantzitsuago”ak baditut idazteke blogean baina, Teknopata bezala, azken aldian apur bat ez, oso alpertuta nabilenez, bloga elikatzeko aukera paregabea iruditu zait. [...]
2008ko Abenduak 16, 21:59
Iepa Joxe. Zorionak beste behin ere ekimen honengatik!
Ea aste honetan (behingoz osatzen banaiz) Graffitin dugun aipagai Zortzi@2008 sariketa.
Norbaitek Euskaltube jarri du hautagaien artean. Ez ei da ohartu ezin duela parte hartu iaz 3. saria eskuratu zuelako.
Bestalde, eskerrik asko Amarauna saioari buruzko sarreran eman dizkidazun animoengatik. 28an bazkaitara bai ezta?
Laster arte!
2008ko Abenduak 16, 22:04
Jeje, badirudi Euskaltuberen fanboy (edo fangirl) koadrilla osatzen ari dela!
Nafarrek bitartean sustorik ematen ez badidate behintza, ikusiko gara 28an, bai
Zainduu
Joxe
2008ko Abenduak 17, 20:37
[...] da jada zortzi@2008 ekimena, euskal blogosferan izandako gertaera, berrikuntza edo ekarpenik aipagarrienak aukeratzeko. [...]
2008ko Abenduak 25, 1:54
[...] Askoz ere gauza “garrantzitsuago”ak baditut idazteke blogean baina, Teknopata bezala, azken aldian apur bat ez, oso alpertuta nabilenez, bloga elikatzeko aukera paregabea iruditu zait. [...]
2009ko Urtarrilak 2, 11:23
[...] se ha abierto el plazo de votación para seleccionar los 8 ganadores de los sortzi@2008, una iniciativa que, por segundo año consecutivo (el año pasado fueron los zazpi@2007), ha vuelto [...]