Zer moduz moldatuko zinateke nagusi errobot batekin?

Badirudi laster izango dugula zineman erroboten eta gizakion arteko harremanari buruzko beste film bat, Andoni Ikurriña buru, eta aitzakiarekin, (edo filma sustatzeko ezkutuko helburuarekin, auskalo!), gaiari buruzko albiste tontoak hasi dira agertzen han-hemenka. Ai! Nola gustatzen zaizkidan errobotak!!!

Aitortu behar dizuet tentatuta nagoela txoko honi sos batzuk ateratzen saiatzeko baina ez, oraindik ez naiz hasi, eta sarrera hau guztiz doakoa da e? Filma ikusteko gogoa piztu bazaizue, gogoratu erdaraz ikusi beharko duzuela derrigorrez, aukera asko dituzuela 8.50€ edo gehiago ordaindu behar izateko, lekutan dagoen areto batera joan ondoren. Ez ahaztu hala ere ordu laurdeneko publizitate tartea irentsi beharko duzuela, aretoan ez dela inor egongo zuen eserlekua topatzen laguntzeko… eta litxarreria batzuk hartu nahi izanez gero, konturatu orduko 50 euro gutxiagorekin bueltatuko zaretela etxera. Ez horregatik 🙂

Honek BOSS du izena, eta errobota da, baina ez da -ez horixe- jefea! Gogoratzen duzue nor den? :-)

Honek BOSS du izena, eta errobota da, baina ez da -ez horixe- jefea! Gogoratzen duzue nor den? 🙂

robot-obeyBaina tira, harira: errobotekin lotutako albiste tonto horietako batek dio Massachussets Institute of Technology ospetsuan ikerketa bat egin dutela, jakiteko nola hartuko genukeen gure nagusiak pertsonak baino, errobotak izango balira. Muntatze kate batean egin dute proba: lana era guztiz automatizatuan antolatu, era guztiz manualean, ala zati batzuk gizakiek eta beste batzuk makinek antolatuta. Eta, ikerlarien harridurarako, esperimentuan parte hartu zuen taldea askoz eraginkorrago eta gusturago egin zuen lan… antolaketa makinen esku zegoenean. Langileen ustez, makinak askoz hobeak ziren lanak antolatzen eta partitzen.

Total, aitzakia paregabea iruditu zaidala aspaldi piztu gabe daukadan teknopatometroari astindu bat emateko. Ea: pentsatu bost minutuz eta erantzun: zer moduz hartuko zenukete zuen nagusia errobota izatea? Datorren astelehenean, iraila madarikatuak dagoeneko 15 egun dituela ospatzeko, argitaratuko ditu emaitzak, ados? Ale ba, pentsatu eta erantzun! (Erantzun alternatiborik eman nahi baduzu, erabili iruzkinak horretarako!)

Nola hartuko zenuke zure nagusia errobota izatea?

  • Oso ondo! Eraginkorragoak dira eta ez diote inori maniarik hartzen! (40%, 2 Votes)
  • Nola hartuko nukeen? Nire nagusia ERROBOTA DA!!! (20%, 1 Votes)
  • Bueno, aukera bat emango nioke. (20%, 1 Votes)
  • Berdin dit, ondo ordaintzen badu! (20%, 1 Votes)
  • Lanaren arabera. (0%, 0 Votes)
  • Txarto! Horiek ez lukete ulertuko bat-batean atera behar izatea, edo noizbait berandu iristea! (0%, 0 Votes)

Total Voters: 5

Loading ... Loading ...

No Responses

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.