NabarmenakTeknopataren ajeak

Agur Fonyou

Fonyou telefono operadore birtualak agur esango du iraila amaitzean, eta erabiltzaileok guztiz salduta utziko gaitu... literalki beharbada.
Agur Fonyou 7 - teknopata.eus

Aspalditxo ezagutu nuen FonYou zerbitzua. Esango nuke Teketenen blogean ikusi nuela lehengoz haren berri, baina Googlen bilatuta erreferentzia hau baino ez dut aurkitu:

Eta bai, arrazoi Gorkak: Fonyou kristona da. Telefono zenbaki birtuala eskaintzen dizu, ohiko mugikor linea baten zerbitzu guztiekin: erantzungailua, SMSak jaso eta bidaltzkeo aukera… baina telefono edo SIM txartelen beharrik gabe. Fonyou erabiliz, zenbaki birtualak jasotako deiak ‘benetako’ telefono batera desbideratzeko aukera dago, eta beste guztia (SMSak, erantzungailua…) webgunetik edo Fonyou aplikaziotik kudea daiteke.

Hori dena galdu egingo da, malkoak euritan bezala
Hori dena galdu egingo da, malkoak euritan bezala

Oso zerbitzu erabilgarria da bigarren linea bat behar duzunerako. Marimaistraren telefonozko komunikazio guztiak, adibidez, Fonyou zerbitzuaren bidez kudeatzen dira. Marimaistrak jasotzen dituen dei guztiak FonYouren erantzungailuan gordetzen dira, eta hartara webgunetik kontsulta daitezke (baita audioak deskargatu ere) saioak prestatzerakoan. Telefono zenbaki birtual horri esker ere Whatsapp kontu bat ireki ahal izan diogu sorginari, benetako telefono linearik kontratatu beharrik gabe… ideia bikaina benetan… baina hara non erabiltzaile guztiok mezu hotz eta zehatza jaso dugun azken orduotan. Irailaren 30etik aurrera, Fonyouk zerbitzua itxiko du, eta erabiltzaileok bi aukera dugu: telefono zenbaki birtuala betiko galdu ala zenbakiaren ‘jabetza’ enporesari erosi eta gero telefonia operadore ‘arrunt’ batera pasatu.

Mezu asko ikusten ari dira aukera posiblen bila dabiltzanak, eta ez du ematen antzeko ezer dagoenik merkatuan (batez ere, Fonyouren oinarrizko zerbitzuak dohainik zirelako). Eta niri, horrekin batera, beste kezka handi bat etorri zait burura: FOnyouk datu pertsonal mordoa (NAN txartelaren fotokopia barne) eskatzen zuen zerbitzua erabiltzen hasteko. Zer gertatuko da orain datu horiekin guztiekin? Saldo prezioan salduko dizkiete beste operadoreei? 2011n Fonyoun inbertsio handia egin eta gaur egun bere zerbitzuak bereganatu dituen Movistarren esku utziko dituzte?

Enfin, ondo hasi da ikasturtea! :-)

  • Bitacoras.com
    2014(e)ko abuztuak 30 at 15:58

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Fonyou telefono operadore birtualak agur esango du iraila amaitzean, eta erabiltzaileok guztiz salduta utziko gaitu… literalki beharbada.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.