Teknopataren ajeak

Prezio justua: irabazlea!

Lagun askotxo animatu zarete Beldarrain jaunaren aurrekontuaren zenbatekoa asmatzen saiatzera. (Eskerrik asko animoengatik, e?)

Hauek izan dira zuen apustuak, handienetik txikienera ordenatuta:

Telebistako saioan bezala, jokoaren helburua Beldarrain jaunak proposatutako (eta aste honetan kexa formala kostatu zaion) aurrekontua asmatzea zen. Irabazlea peritoaren prezioa gainditu gabe gehien hurbildu dena izango da.

Ikus dezagun, bada, Beldarrain jaunak zenbat dirurekin pretenditzen duen etxe erdiaren zorua aldatzea eta gainontzeko guztia berriz ere leundu eta barnizatzea… honatx:

Juan Mari Beldarrain peritoak egindako aurrekontua: 1.211,06

Hortxe duzue ba: 1.211,06 eurorekin moldatu behar naiz konponketak egiteko… Zer iruditzen?

Eta beraz, irabazlea iarandia jauna da. Berak eramango du 4 Gigako eskumuturreko ultracool-a. Zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik!!!

2 iruzkin

  • iarandia
    2012(e)ko apirilak 21 at 02:26

    Ooooooooostiaaaaaaaaa!!!!…..
    Ez al nuen ba iragarri!!!???
    Kooooootttttaaaaaauuuuak zuek! Garbi zegoen nik asmatuko nuela!!
    #nosferatur

    Reply
  • makilakixki
    2012(e)ko apirilak 21 at 07:51

    Bi hitzetan: TONGORRRRR!

    Reply
  • Bitacoras.com
    2012(e)ko apirilak 22 at 12:51

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Lagun askotxo animatu zarete Beldarrain jaunaren aurrekontuaren zenbatekoa asmatzen saiatzera. (Eskerrik asko animoengatik, e?) Hauek izan dira zuen apustuak, handienetik txikienera ordenatuta: Telebistako saioan bezala, joko…..

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.