Suposatzen da hau Penelope Cruz dela

Bueno bueno, asko sufritu duzue gaur e? Baina ninja batzuk zarete eta asmatu egin duzue! Harro egoteko moduko abileziak topatu dituzue gaur!

Atzoko erantzuna, jokotik kanpo geratu den laguntxo honi primeran azaldu dioten bezala, Lego: Pirates of the Caribbean zen. Penelope Cruz-ek pertsonaia propioa du bertan, eta 2010eko Razzie sarietan pelikularik txarrena izateko izendatuta zegoen “Sex in the City 2″ filmean kameo txiki bat egin zuen. Badirudi txolopote txiki bat dagoela Razzie sarien edizioen izendapenarekin, baina gorabeherak gorabehera, azkenean primeran atera duzue erantzuna.

Atzoko bideojokoak bertsioak ezberdinak ditu ordenagailu eta bideokontsola ezberdinetarako. Bideokontsola horietako batek Blu-Ray irakurgailua dauka.

Blu-Raydun kontsola horiek egiten dituen enpresak bere lehen bideokontsola Europan merkaturatu zuen urtean, euskal kulturgune ezagun bat inauguratu zen. Zein?

Erantzunak, badakizue, ostirala amaitu aurretik betiko helbidera! ;)

Eta bihar, asmatu duzuen guztien zerrenda!