Galdera-katea. Irailak 8: handitik txikira berriz ere
Kaixo!
Mundu guztiak esan dit atzoko galdera oso erraza zela! (Hurrengorako gehiago aldrebestuko dut guztia, zin dagizuet!). Erantzuna Maria Pitillo zen, Roland Emmerich-ek 1998an zuzendu zuen GODZILLAren bertsioan egin zuen paperagatik errepartoko aktorerik txarrenaren saria jaso zuena. Izan ere, Nagoyako gaztelua sarritan agertzen da Godzillaren pelikula ‘klasikoetan’.
Erantzuna beraz, Maria Pitillo; eta hurrengo galdera? Ea ba:
Atzo aipatutako sariketaren 2010eko edizioan filmerik txarrena izateko izendatu zutenetako batean, aktore espainiar ezagun baten ‘kameoa’ agertzen zen.
Aurten irten den zein bideojokotan du aktore horrek pertsonai propioa?
Badakizue, erantzuna gaur bertan bidali astelehenean asmatu zenuten helbidera





Galderatxo bat txoratu aurretik:
2010. urtea aipatutako sariketaren edizioa al da, edo filmea kaleratu zen urtea?
Eskerrik asko!