Harribitxi txiki bat

gtranslate plugin

Banderatxoak aukerakoak dira, e?

Harribitxi txiki bat aurkitu dut gaur blogaren tripetan sartu  naizenean: Googleren itzulpen zerbitzua gure blogean txertatzeko gehigarria! Hari esker, blogean idazten duguna Googleren ulertzen dituen 59 hizkuntzetako edozeinera itzultzeko aukera eskaini ahal diegu gure irakurleei, era automatikoan eta klik pare bat soilik eginda!

Sekulako aukera iruditzen zait euskarazko blogei ikusgarritasun handiagoa emateko, eta hori dela eta ikusi bezain pronto txertatu dut hemen, eskumatara duzuen barran. Badakit itzulpenak ez direla beste munduko ezer, baina aizue, nonbaitetik hasi behar da, ezta? Pentsatzen dut plugin hau erabiltzea aukera paregabea dela aldi berean Googleren itzultzaile automatikoa euskarazko testuz elikatzeko, aparteko esfortzurik gabe eta itzulpen horiek hobetuz.

Eguneratzea!

Sustatuko lagunek ondo azaldu dute nola txertatu itzultzaile automatikoa Googleren zerbitzu ‘ofiziala’ erabiliz. Nik blog honetan erabili dudana ‘hirugarren batek’ garatutako gehigarri bat da. Bada, gaur konturatu naiz, WordPresserako bertsioa ez ezik, GTranslate pluginak badituela bertsioak Joomla, Drupal eta  TYPOlight plataformatan erabiltzeko, baita HTML kodean zuzenean txertatzeko widgeta ere. Sustatuk azaldutako bidearekin arazorik baduzue, beharbada hau izan daiteke alternatiba on  bat.

 

Bide batez, badakizue OpenTraden oinarritutako antzeko ezer dagoen?

No Responses

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.