Anna vs. Diana (bigarren saioa)
Dakizuenez, duela aste pare bat hasi dira ematen Estatu Batuetan Vren “remake”-a. Aurreko batean hemen utzi nizuen Diana supergaizto klasikoa eta Anna berriaren arteko konparazioa. Oraingoan, hura osatzeko beste datu bat dakart: arratoiak jateko estiloa.

Annak bere esapaziuntziko soto ilun batean preso du ama V berriaren bigarren sasoian
Hemen duzue nire belaunaldiko asko zerebeloan itsatsita daukagun pasartea, ‘bisitariek’ zer merendatzen duten lehen aldiz ikusi genuenekoa:
Hemen, berriz, telesail berriko Anna, bigarren sasoiko bigarren atalean aurreko eszenari omenaldia eginez:
Zer deritzozue? Bietako zeinek du xarma gehiago karraskariak jaterakoan?




Mwahahahaha, Diana txapeldun!