Maite Goñi eta Mikel Iturria igo dira gaur Miramonera Amaraunako blogarien solasaldian parte hartzeko. Sonia Perez lankideak ere hitz egin du bertan, atzo Ermuan izan zen KAMERATOIAren sari banaketaren berri emateko. Hemen behean utzi dizuet bigarren saria eraman duen lana, Biak bat, niri neuri lehenengoa baino gehiago gustatu zait eta.

Bestela, twitterren inguruko eztabaidaz aritu dira, berriketan.info sare sozial berriaz, Gaurko Hitzaren bigarren urteurrenaz… enpin, onena zuek zeuek entzutea, ezta?

Hemen ere entzungai: [eitb.com · iTunes · RSS]