hóPlay… …azal lodia behar da gero!

hóPlay erakusketa

MediaMarkt-eko gabonen aurreko erakusketa komertziala? Ez, erakunde publiko batek antolatutako erakusketa, 3 euroko sarrera duena.

Arratsalde lasaia Bilbon zehar pasioan. Halako batean alondegira barkatu, AlhóndigaBilbaora iritsi, eta hóPlay bideojoko jaialdiarekin lotutako erakusketa baten berri ikusi. – Zer? Sartuko gara kuxkuxeatzera? Bale ba, goazen!

Lehenengo ezustekoa: erakusketara sartzeko ordaindu egin behar da. Hiru euro, Alhóndiga Txartelik izan ezean behintzat. -Tira ba, honen toki dotorean erakusketara kobratzen badute, barruan ganorazko zerbait dagoelako izango da… -Tori ba, sei euro.

hóPlay… …azal lodia behar da gero! 1 - teknopata.eus

Microsoften inbento berria probatu nahi? Instalazio publiko batean egin dezakezu hiru euro orainduta, edo edozein dendatan dohainik...

Eskilaretatik behera jaitsi, eta hantxe erakusketa: aspaldiko bideojolasen portada batzuen eskuzko zirriborroak, eta areto zabal-zabal bat, koloretako argiekin. Ezkerretara, hiru -lau Xbox360, Microsoften Kinect gailu berriarekin, begirale batzuen zaintzapean probatzeko. Bati euskaraz galdetzen hasi eta barrezka hasi da, sinpatika-sinpatika hori bai, bera Andaluziakoa dela eta ez dakiela euskaraz. Gainontzekoak ere berdintsu, seguruenik. Eredu ederra instalazio publiko batean Microsoften amua erakustaldia probatzen ari diren haurrentzat!

Eskumatara, ordenagailu pare bat, haietako bat ez dabilena, eta Wii kontsola batzuk. Fondoan, PlayStationak eta mando ‘arraroak’ dituzten Xbox gehiago: DJ kontsola bat, musika tresnak… eta erdialdean, Arte Ederretako ikasleek tuneatutako dozena bat Xbox.

Total, bi aste barru MediaMarkt, Toys’R’Us edo antzeko beste edozein dendatan ikusgai egongo den erakustaldi berbera, baina dohainik izan beharrean, hiru euro ordainduta, ekipamendu publiko batean. Gora Alhóndiga!

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.