Bueeeno, uda bueltan dugula, garaia da berriz ere oporgailu bildumari ekiteko, ezta?

Oraingoan e-skuoihala deitu genezakeena ekarri dizuet: hondartzarako toalla bat, era berean motxila funtzioa eta bozgorailuak ere badituena. Horrela, zure MP3ak eroso-eroso entzun ahal izango dituzu harean botata etzanda zaudenean ere. Ikusi, ikusi bestela, iragarkiko neska puska zer gustura dagoen:

Hi-Sun, hondartzarako eskuoihal geek-a

Inbentoaren jatorrizko izena HiSun da. Jatorri italiarra du, eta webgunean eros dezakezu 60 eurotan.