bederatzi@2009: bozkatu eta irabazi!!!
Iritsi da momentua, eta abenduaren 31ra arte dago zabalik dago epea sare euskaldunak 2009an eman duen onena aukeratzeko. Bozketan parte hartzeko, alboko widget barran egin ahal duzue, edo bestela bozkatzeko orri honetara salto eginda.
Gainera, barruan duzuen Lujanbio txikia askatzeko aukera ere baduzue: twitterreko lagunak bozkatzera animatuz gero, edozein teknopataren ametsik lizunenetan agertzeko moduko teklatu berde tolesgarri hau irabazteko aukera duzue!
Zozketan parte hartzea erraza da: bidali mezu bat twitterrera, hiru baldintza hauek beteaz:
- #b2k9 etiketa jartzea
- Lotura hau sartzea: http://bit.ly/8fbHMG
- ‘BEDERATZI’rekin errimatxoa egitea. (BEDERATZI hitza bera ez da ezinbestekoa)
Adibidez:
Bozkatu dut bederatzi eta pasatu dut txatxi, #b2k9 http://bit.ly/8fbHMG
Twitterrik ez baduzue, sarrera honen komentarioetan utz ditzakezue errimak parte hartzeko. Bozkaeta abenduaren 31n itxiko da 23:59:00an, eta urtarrileko lehengo astean ezagutuko ditugu 2009 onenak… eta teklatu berde desperatuaren jabe berria!
Ale ba, bozkatzera!
| Egilea: joxe. Data: 2009(e)ko Abenduak 17. Ordua: 0:38. Atalak: Blogosfera. Sarrera honen erantzunak jarrai ditzakezu RSS 2.0 bidez. Nahi baduzu, erantzuna idatzi edo trackback egin dezakezu zeure webgunetik. |










duela 2 urte inguru
140 karaktereko zortziko txikia? handia? haikua? argitu please!
duela 2 urte inguru
Buf! Aitortu behar dut ez naizela batere bertsozalea eta teknizismoetan galtzen naizela erabat. Nigatik, errima *apur bat* izatearekin nahiko. Ikusi adibideak!
duela 2 urte inguru
Egin dut aaaaaaaatxis! eta bozkatu dut bederaaaaaaaaaaaaatxi!
(txaloak)