hirugiharresaEz dizuet gezurri esango: apur bat ezagutzen nauen edonork berehala esango dizue ez naizela gourmet bat hain zuzen ere. Nire sabelari begiratzea besterik ez dago sumatzeko apur bat selektiboagoa izan nintekeela janari kontuetan.

Baina tira, gustu apur bat geratzen zait oraindik, eta batzuetan neuri ere atzera eragiren didaten jakiak aurkitzen ditut hor zehar. Gaurkoa Inglaterratik dator. Britainarrak ezaugarri askorengatik nabarmentzen dira, baina euren gastronomia ez da haietako bat… Nik esango nuke ‘kausa galdutzat’ dutela honezkero gastronomiarena, eta iritsi direla puntu batera non bost axola dien edozelako jakia merkaturatzea.

Bestela nekez uler daiteke berez kontu ‘geek’-ak saltzen dituen dendan gaur aurkitu dudan Baconnaise delakoa, hots: hirugiharresa. Hirugiharrezko maionesa edo hirugihar saltsa, alegia.

Estatu Batuetan sekulako arrakasta omen du (oooh, hau sorpresa!), eta hirugihar ‘antojoa’ kentzeko sortu omen dute. Zapore ezin errealistagoa omen du eta, believe it or not, begetarianoentzako egokia ei da. Ohiko maionesa baino osasunagrriagoa ere bada, saltzaileen arabera: koipe (eta kaloria) gutxiago ditu eta.

Enpin, delicatessen hau probatu nahi baduzue, 5 euro kostatuko zaizue. Erosten baduzue, abisatu, e? Review bat nahi dugu eta!

2 erantzun

  1. Luistxo 2009(e)ko urriak 2
  2. Joxe 2009(e)ko urriak 4

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.