Blogariak Amaraunean, 2009/10/25
Ordu aldaketarekin apur bat tontotuta, baina hortxe aritu gara Benito, Jozulin eta hirurok, Euskadi Irratiaren Amarauna saioko blogarien tartean. Gai-zerrenda luuuuze-luuuzea ekarri dugu, baina azkenean, beti bezala gauza piloa lotu zaigu tinteroan. Hauek dira aipatu ditugun gaiak:
- Buber Sarien zazpigarren edizioa martxan dago, proposamenak egiteko tartea zabalik dago azaroaren 8ra arte.
AnHitz proiektuak bi sari lortu berri ditu Polonian egin den hizkuntza-teknologiei buruzko CLA’09 nazioarteko tailerrean. Proiektuaren arduradunetako bat den Igor Leturiarekin egon gara hizketan, batez ere AnHitz zer den azaltzen. Elkarrizketak segida izan du irratitik kanpo, Facebooken. Oso-oso kontu interesgarria da AnHitz hori, ea laster ikerketa esparrutik aplikazio praktikoetara jauzi egiten duen!- Windows 7ren aurkezpen diskretuaz ere aritu gara, nahiko modu ‘atropellatuan’, denborak ez digu gehiagorako eman!
Enfin: hori dena, beti bezala, hemen azpian klik eginda edo bide alternatiboetatik entzungai
Hemen ere entzungai: [eitb.com · iTunes · RSS]
Egilea: joxe. Data: 2009(e)ko Urriak 25. Ordua: 13:23. Atalak: Blogosfera. Sarrera honen erantzunak jarrai ditzakezu RSS 2.0 bidez. Nahi baduzu, erantzuna idatzi edo trackback egin dezakezu zeure webgunetik.
- Hizkuntza Zerbitzuak » AnHitz proiektua, Polonian saritua
- CLA’09 workshopeko sari bi gure Anhitz aplikazioari! – Hizkuntza-teknologiak
- SESISESI KDD. Kronika moduko bat.
- Aurrerantzean, igandeak libre
- Blogariak Amaraunean, 2010/12/12
- Blogariak Amaraunean, 2010/11/28
- Blogariak Amaraunean, 2010/11/21
- Blogariak Amaraunean, 2010/11/14
- Blogariak Amaraunean, 2010/11/07
- Blogariak Amaraunean, 2010/10/31
- Blogariak Amaraunean, 2010/10/24
- Blogariak Amaraunean, 2010/10/17



Eskerrik asko AnHitz-i zuen programan tartea uzteagatik, eta kontu interesgarritzat jotzeagatik. Saiatuko gara berarekin lanean jarraitzen eta zuen espektatibei ez huts egiten!