Beanzawave, bulegoan bazkaltzeko beste tramankulu bat

Seguruenik gogoan izango duzue lehengoan erosteko saiakera ere egin genuen fianbrera elektrikoa. Japoniarrek asmatutako tramankulua ordenagailuko USB ataka batera konektatu eta barrukoa berotzeko balio omen du, edo epel mantentzeko sikieran.

Beanzawave, babagorriak berotzeko mini-mikrouhin labea

Beanzawave, babagorriak berotzeko mini-mikrouhin labea

Bada, atentzioa eman didan antzeko beste traste bat aurkitu dut duela gutxi. Estatu Batuetako Heinz elikagari enpresak aurrez prestatutako baba potoen salmentak ugaritu nahi ditu, eta horretarako, poto horiek edonon zaudela berotzeko moduko gailu txiki eta merkea nahi zuen, energia gutxirekin erabil zitekeena gainera. Hango eta hemengo enpresa eta ikerketa taldeekin hitz egin ostean, ia-ia prest dauka Beanzawave deitu dion asmakizuna: tamaina eta kontsumo txikiko mikrouhin labe txiki bat, tamaina txikiko gauzak (baba poto horiek, hanburgesak, te kikarak eta horrelakoak) azkar eta energia gutxirekin berotu ditzakeena. Trastea bateriekin edo USB ataka batera konektatuta erabil daiteke eta, asmatzaileek azaldu dutenez, telefonian erabiltzen diren irrati frekuentzien antzeko uhinak erabiltzen ditu ohiko mikrouhinen ordez, energiaren kontsumoari dagokionez erangikorragoa izateko.

Momentuz ikerketa fasean dago proiektua, eta Heinz merkatu ikerketak egiten ari da gailua merkaturatu ala ez erabakitzeko. Lehen datuen arabera, Erresuma Batuko langileen %69 “hain lanpetuta dago ezen ez baitu denborarik bulegotik bazkaltzera irteteko”. Bestalde, gailuak merkatuan funtzionatzeko oztopo handi bat aurkitu dute: osagaien prezioak kontutan hartuta, trasteak 100 libra inguruko prezioa izan beharko luke errentgarria izateko (117 euro inguru), ohiko mikrouhin laben bestekoa. Dena den, gailua produkzioan jarriz gero, prezio hori laster merketu ahal izatea aurreikusten dute sortzaileek.

[Via: Daily Mail]

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.