Nire ordu laurdentxoa
Badirudi nire teknopatia bere lehen ondorioak ekartzen hasi dela. Lehenengoa: jende askok uste izatea internet kontuetako ‘aditua’ naizela. Eta bigarrena: hedabideetatik horren inguruan berba egiteko deitzen hastea. Gaur bertan nire ordu laurden telebisiboa izan dut (hiru minutukoa izan bada ere), EiTBren Erreportaje Taldekoek sare sozialen inguruko lantxo baterako egin zizkidaten galdera batzuei erantzunez. Hona euskarazko piezak, ETB1eko Gaur Egun informatiboetan eta Euskadi Irratiko Amarauna saioan atera diren bezala. Erdarazkoak hemen eskegi ditut.



Ez dut oso ondo ulertu zergatik bideoaren azken atalean kreditu txartelen inguruko gorabeherak sartzen dituzten, baina tira…
Dena den oso erreportaje ona egin duzu izan duzun denborarako, jendartea pribatutasunaren inguruan alerta txikitxoa piztea (konspiranoia gabe)ondo dago
Aizu Joxe autografo digital bat eskainiko beharko diguzu ospetsu egiten zarenerako
Zorionak, oso ona!