zortzi@2008... and the Oscar goes toooo... 1 - teknopata.eusAzkenean iritsi da momentua eta, parte hartu duzuen 338 lagunon bozkak kontuan hartuta, hauexek dira euskal blogosferako 2008ko ekarpenik onenak:

Zerbait nabarmentzekotan, akaso, berriz ere zerbitzu praktikoa eskaintzen duten ekimenen presentzia handia eta, nola ez, sare sozialena. Niri neuri bitxia egin zait berez arrotza den FaceBooken presentzia, seguruenik sare sozialek gure egunerokotasunean duten pisuaren isla izan daitekeena. Bestalde, nabarmentzekoa da ere nola, berrikuntzaren urtean, azken bi postuak zaharberritze lanak egin dituzten aspaldiko bi ezagunentzat joan diren. Blogariok ere berrikuntzaren dinamikan sartuta? A, eta nabarmen-nabarmena den beste kontu bat, bozketen orrian ikus dezakezuena, lehenengo bi aukeren eta gainontzekoen boto kopuruen arteko aldeak.

Enpin, boteprontoko inpresioak besterik ez. Zer diozue besteok?

OHARRA: Irabazleok, wikian dituzue zuen orrietan, nahi izanez gero, jartzeko moduko bannerrak (bai, badakit ez direla oso politak, baina zer nahi duzue, dagoen aurekontuarekin…!)

2 erantzun

  1. Pingback: arraytxiki » Arraytxiki Web Lab sei@2008 saria 2009(e)ko otsailak 2
  2. haritz 2009(e)ko otsailak 3
  3. ibusg 2009(e)ko otsailak 3

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.