Blogariak Amaraunean, 2009/01/18
Herri-kazetaritza izan da Amaraunaren gaurko tartetxoan tratatu duten gaietako bat, atzo bertan Asier Lozanok pairatutako (eta zuzenean twitteatutako) istripua, eta haren inguruan Joxe Arantzabalek Faroan egindako komentarioaren harira.
Gaurkoan, Maite Goñi, Josu ‘Jozulin’ Lezameta eta Josu Mendicute izan dira solasean. Aurreko gai horretaz gain, beste zenbait ere aipatu dituzte:
- Jakintza Ikastolako ikasleak Pedro Subijanari egindako elkarrizketa.
- Steve Jobsen osasun arazoen auzia, eta horren berri zabaltzearen inguruko eztabaida etikoa.
- Microbloggingaren inguruko komentarioak, Jozulinek bere blogean Kontainerraren inguruan argitaratutako mezua dela eta.
- Liburuak mugikorretan ekimenaren bigarren fasea: liburu osoak salgai jarriko ditu Alberdaniak mugikorrean irakurtzeko.
- Xabier Amuriza eta bloga bazkatzeko ezintasuna-edo.
- Spotify aplikazio berria, azken egunotan zeresan ugari eman duena.
- Dantzan.com webgunea.
Hori guztia (eta gehiago ere) hor behean entzungai, betiko txilibituari klik eginda.
alberdania amarauna baga biga bloga euskadi irratia euskal blogosfera euskaljakintza faroa herri kazetaritza ikteroak irratia josu lezameta josu mendicute joxe arantzabal jozulin Kolaborazioak Komunikazioa liburuak mugikorrean maite goñi microblogging pedro subijana spotify steve jobs Xabier Amuriza
Egilea: joxe. Data: 2009(e)ko Urtarrilak 18. Ordua: 22:03. Atalak: Blogosfera, Kolaborazioak, Komunikazioa. Sarrera honen erantzunak jarrai ditzakezu RSS 2.0 bidez. Nahi baduzu, erantzuna idatzi edo trackback egin dezakezu zeure webgunetik.
- Hitz egin (edo idatzi) bi orduz ezertxo ere esan gabe
- 1984ko Mac-ak 5 hazbeteko diskettera izan balu…
- MiniJobs
- SESISESI KDD. Kronika moduko bat.
- GOIENAn ere QR kodeak
- Eskoñarra Apple! (eta II: <i>Nire dendan saltzen duzuna, niretzat</i>)
- Eskoñarra Apple! (Lehen zatia: <i>Lehiarik? Ez, eskerrik asko!</i>)
- Financial Times eta App Store bidezko harpidetzak
- Zorionak Mac OS X
- Twidroyd eta beste hainbat aplikazio, debekatuta




Eskerrik asko Joxe, izan ere eitb-ko podkastinean ezin da osorik entzun.